17/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Julio Ayesa Echarri jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Julio Ayesa Echarri Erriberrin jaio zen, eta harreman publikoetako profesionaletan ospe eta leku bereziak ditu nazioartean. Madrileko Ikastetxe Alemaniarrean ikasi zuen, baita Oxfordeko Unibertsitatean ere (Ingalaterra).

Berehala nabarmendu zen jaioterrian, eta sendotu zuen bere harreman publikoetako lanbidea, alor hori ia ezezaguna zen garaian. Bada Julio Ayesa Echarri, bai estatuan bai nazioartean, gailendu zen eta da, gaur arte.

Egin duen karrera luzean, harremanak izan ditu estatuko eta nazioarteko kargu gorenekin. Hala ere, ez ditu inoiz ahaztu ez sustraiak ez herria; alderantziz, beti saiatu da Nafarroaren izatea modu erakargarrian erakusten, batez ere bere jaioterriarena, Erriberri.

Beraz, Julio Ayesak, Nafarroaren irudia ezagutarazten eta hari ospea ematen sutsu ahalegindu da, zein Espainian zein mundu guztian.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Julio Ayesa Echarri jauna saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR