165/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, apirilaren 12ko 111/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, laguntzak emateko arauak onesten dira, abeltzaintzako saneamendu kanpainetan hildako behi-aziendako taldeak berriz eratzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 12ko 111/2016 Foru Aginduaren bidez, laguntzak emateko arauak onetsi ziren, abeltzaintzako saneamendu kanpainetan hildako behi-aziendako taldeak berriz eratzeko.

Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi zuen, eta goian aipatutako arau-proiektua erregistratu, SA.44606 (2016/XA) laguntza zenbakiarekin.

Foru agindu honek ezartzen duenez, laguntza zehazteko kontuan hartuko da ea liburu genealogikoan izena emanik ote zegoen aberea, hots, ordeztu beharreko aberea. Izan ere, halako abereek osasun arloko berme handiagoa dute, aintzat harturik bermea dela arrazaren garbitasuna ziurtatzen duen abere hazleen elkarte batekoa izatea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren ustez, abeltzainak aukeratzen baldin badu abereak berak bakarrik ordeztea, Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasunaren Atalak emanen ditu osasun berme horiek, eritasuna desagerrarazi dela hark erabakitzen baitu. Hortaz, kasu horietan ez da behar arraza garbitasunaren betebeharra betetzea.

Neurri hori egoki kudeatzearren eta Nafarroako Foru Komunitateko eta Estatuko araudian ezarritakoarekin bat etor dadin, beharrezkotzat jotzen da arauan aldaketak egitea, alderdi orokorrei dagokienez.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR