164/2020 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2020. urtean neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko mugak jartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

221. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 164/2020 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2020. urtean neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko mugak jartzen dituena. Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzeko plan nazionalak, nahitaez gauzatzekoa baita, produktu fitosanitarioen erabilera egokia egiaztatzeko aukera ematen du, produktu horiek ingurumenean eta kontsumitzailearen nahiz erabiltzailearen beraren segurtasunean izan dezaketen eragina murrizteko edo arintzeko.

Planeko 2015-2016 kanpainako programazioa gauzatzean, prosulfocarb materia aktiboa atzeman zen olibetan, nahiz eta hura erabiltzea baimenduta ez egon labore horretan. Egiaztatu zen materia aktibo horren erabilera oso zabaldua zegoela zerealak hazten diren Nafarroako zona batzuetan, hain zuzen olibadiak eta zereal laboreak tartekaturik izan ohi direnetan.

Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen 30.2 artikuluak xedatzen du ezen, baldin egiaztatzen edo arrazoibidez susmatzen bada produktu fitosanitario baten edo defentsa fitosanitariorako beste baliabide baten erabilera arriskugarria dela gizakien edo abereen osasunerako edo ingurumenerako, hura aldi baterako bertan behera utzi edo haren erabilera arautzen ahalko dela.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 20an emandako 969/2016 Ebazpenak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 18an emandako 341/2017 Foru Aginduak eta urriaren 2an emandako 241/2018 Foru Aginduak, eta azkenik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak irailaren 17an emandako 14/2019 Foru Aginduak mugak jarri zituzten kasuan kasuko kanpainetan neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

Xedapen horiek eraginkorrak izan dira materia aktiboaren ondorio txarrei aurrea hartzeko orduan, eta muga horiez bestelako aukerarik ez da aurkitu. Hori horrela, bidezkoa da kanpaina honetan berriz ere aurreko kanpainetarako arauen antzeko bat argitaratzea.

Arau honetako proiektua legez ezarritako epeetan jakinarazi zaie publiko orokorrari eta ukitutako sektoreei, eta ez da alegaziorik jaso.

Prosulfocarb duten produktu fitosanitarioen murrizketa hauek mantendu behar direla uste da, harik eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR