16/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 16/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua. 487.984,90 euroko aurrekontua du (BEZik gabe). Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 12ko 59/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua, eta jendaurreko epea abiatu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektu honek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena du, baita Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren baimena ere.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua. 487.984,90 euroko aurrekontua du (BEZik gabe).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Dei egitea "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, apirilaren 18an eta 19an Baztango udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR