16/2018 FORU DEKRETUA, apirilaren 18koa, zeinaren bidez hein batean aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak egitura hori hein batean aldatzea proposatu du; zehazki, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta zerbitzu horretako atalei dagokiena.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Hein batean aldatzen da irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena. Hona aldaketak:

Bat.–60. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“60. artikulua. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren egitura.

  1. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala.

  2. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala.

  3. Hirigintza Atala.”

    Bi.–62. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “62. artikulua. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren eskumenen esparru materiala.

    Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, lurralde plangintzarekin loturik, eta, zehazki, honako hauek:

  4. Lurraldearen antolamendurako tresnak prestatu, tramitatu, jarraitu eta gauzatzea, bai eta haien berrikuspenak edo aldaketak ere.

  5. Azterketak eta txostenak prestatzea Nafarroako lurraldearen antolamendua planifikatzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.

  6. Landa eremu hustuak eta/edo behartsuak dinamizatzeko ekimenekin lankidetzan aritzea eta haiei laguntza ematea, horretarako egokiak diren lurraldearen antolamendurako tresnen proposamena eta tramitazioa barne.

  7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuekin, sozietate eta erakunde publikoekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea eta haiei laguntza ematea, lurraldearen antolamenduari eta lurzoru urbanizaezinari edo landa lurzoruari lotutako arlo eta jarduera guztietan.

  8. Lurraldearen antolamendurako tresnen eta Nafarroako Gobernuko departamentuen politika sektorialen arteko koordinazioa.

  9. Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea toki entitateei eta beste eragile publiko eta pribatu batzuei lurraldearen antolamenduaren eremuan arreta eman, aholkatu eta haiekin lankidetzan aritzeko eginbeharretan.

  10. Lurzoru urbanizaezinetan edo landa lurzoruetan jarduera eta erabilerak baimentzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR