16/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen, bulego mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Aginduaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen, bulegoen mailan.

Foru agindu honen xedea da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko esparruan Liburutegi Zerbitzuko bulegoen mailako egitura aldatzea, funtzionamenduaren eragimena eta eraginkortasuna hobetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen, bulego mailan.

Bat.–3. artikulua aldatu da, eta honela geldituko da idatzita.

“3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

  1. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren menpe:

    –Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

  2. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren menpe:

    –Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

  3. Museoen Zerbitzuaren menpe:

    –Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

  4. Liburutegi Zerbitzuaren menpe:

    –Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoa.

    –Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

    –Informazio Baliabideen Bulegoa.

    –Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

    –Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoa.

  5. Kultur Ekintza Zerbitzuaren menpe:

    –Kultura Herrikoiaren Bulegoa.

  6. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren menpe:

    –Argitalpen Bulegoa.”

    Bi.–13. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

    “13. artikulua. Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

    Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoak, Liburutegien Sarearen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

  7. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren zentro, baliabide eta zerbitzuen liburutegi mapa prestatu eta eguneraturik edukitzea.

  8. Tresna eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR