16/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Izaskun Arratibel Pastor andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Izaskun Arratibel Pastor (Andoain, 1955) Nafarroan bizi izan da txikitatik. Zuzenbideko lizentziadun titulua atera zuen Nafarroako Unibertsitatean. Thomson Aranzadi argitaletxean aritzen da legelari lanetan.

Konpromiso berezia du eta izan du euskararekin, batez ere ikastolen mugimenduarekin. San Fermin Ikastolako lehendakari izan zen 1995 eta 2001 artean. Ondoren, Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari, 2007 eta 2013 artean.

Horrela, Izaskun Arratibelek gogotsu sustatu, bultzatu eta garatu du euskara Nafarroako hizkuntza bereki gisa. Bere lana bideratu du, batez ere, hizkuntza horrek iraun dezan, duen balioa eman dakion eta zabal dadin, Nafarroako gizartearentzat hizkuntza-altxor bat den heinean.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Izaskun Arratibel Pastor andrea saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz kondekorazio hau: Foru Komunitatea garatu, ezagutarazi eta hari ospea ematen, nor bere jardueraren esparruan, nabarmendu diren pertsonek eta entitateek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR