159/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 223 eredua, “Zerga kontsolidaziorako araubidearen jakinarazpena, Sozietateen gaineko Zergari dagokionez”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerga kontsolidaziorako araubidea honako hauetan dago araututa: Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen VIII. tituluko VII. kapituluan eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren IV. tituluko II. kapituluan. Bi arau horiek berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituzten aipatu araubidera, Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legeak eta uztailaren 10eko 634/2015 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak eragindako aldaketen ondorioz. Azken bi hauek Espainiako araudia zerga kontsolidazioaren arloan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia berrira egokitu beharraren ondorio ziren.

Araubide berriak bide ematen du talde fiskaleko entitate nagusia Espainiako lurraldeko egoiliarra ez izateko, betiere entitatea Sozietateen gaineko Espainiako Zergari lotuta eta ez salbuetsia badago eta paradisu fiskal bateko egoiliarra ez bada. Horrenbestez, Foru Komunitateko egoiliarra ez den entitate baten menpe zuzenean edo zeharka dauden entitate egoiliar guztiei talde fiskala osatzea ahalbidetzen zaie. Talde fiskala menpeko sozietateek soilik osatzen dute, eta nagusiak ez du bertan parte hartzen. Sozietate ez-egoiliarra nagusi bihurtzen da, baina berez ez da taldeko kide, eta, horren ordez, hark bere menpeko sozietateetako bat taldeko ordezkari izendatuko du. Sozietate nagusia entitate ez-egoiliarra den taldeetan aplikatutako tratamendu bera aplikatzen zaie foru araudiari lotutako entitate egoiliarrei, baldin eta beren sozietate nagusia araubide erkideko arauen menpe badago.

Ondorio horietarako, 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 51. artikuluak zehazten du Zerga kontsolidaziorako araubidea aukeratu dela jakinarazi egin beharko dela. Jakinarazpenean aipatuko dira talde fiskala osatzen dituen sozietateak eta, kasua bada, ordezkari gisa izendatutako entitatea, dagozkien akordioekin batera.

Horrekin bat, bidezko da 223 eredua, “Zerga kontsolidaziorako araubidearen jakinarazpena, Sozietateen gaineko Zergari dagokionez”, onestea.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR