158/2021 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 158/2021 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onesten duena. Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu-kartak arautu zituen. Bestalde, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduak zerbitzu-karten diseinua eta egitura ezarri zituen.

Arau horiek betetzeko asmoz, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta prestatzeari ekin dio, berau osatzen duten zerbitzuek egiten dituzten jarduerak ezagutarazteko helburuarekin.

Zerbitzu-karta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak herritarren aurrean hartzen duen konpromiso bat da. Ez du izaera juridiko loteslea, baina hori bezalako dokumentu baten helburuak eta edukiak dauzka. Arian-arian hobetu eta gaurkotu beharreko tresna gisa hartzen da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu-kartak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuarekin bat etorriz.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu-karta onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok ezagutu ditzan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen eta bere oinarri arautzaileen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko irailaren 15ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA ZERBITZU-KARTA, NAFARROAKO GOBERNUKO INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIARENA

1.–Nor gara?

2.–Egitekoa, ikuspegia, eskumenak eta balioak.

3.–Ematen diren zerbitzuen zerrenda.

4.–Konpromisoak eta adierazleak.

5.–Zerbitzu-karta kudeatzea.

6.–Prestazio eta zerbitzuei aplikatu beharreko arauen zerrenda.

7.–Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

8.–Langileek eta erabiltzaileek laguntza eman eta parte hartzea emandako zerbitzuak hobetzeko.

9.–Iradokizunak eta erreklamazioak aurkezteko sistema.

10.–Jendeari arreta emateko helbideak eta ordutegiak.

11.–Zerbitzu-kartaren ardura duen unitatea.

1.–Nor gara?

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia (IZN) zuzendaritza-organo bat da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egituran, eta hauek dira, eskuarki, bere jardunaren ardatzak: biodibertsitatea kontserbatzea, oihaneko baliabideak planifikatu eta kudeatzea, baliabide hidrikoak planifikatzea, kutsadurari aurre egitea, klima-aldaketaren aurkako estrategia definitzea, klima-aldaketari egokitzeko ekimenak egitea eta ekonomia zirkularra sustatzea. Ondoko zerbitzu hauetan dago egituratua:

  1. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

  2. Biodibertsitatearen Zerbitzua.

  3. Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

  4. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

    2.–Egitekoa, ikuspegia, eskumenak eta balioak.

    Gure misioa da gure lurraldean Europako, estatuko eta Nafarroako araudia ezarri eta betearaztea, honako alor hauetan: biodibertsitatearen eta basoen kontserbazioa, klima-aldaketaren aurkako borroka, kutsaduraren prebentzioa eta ekonomia zirkularraren sustapena. Horren guztiaren helburua da garapen jasangarria bermatzea eta nafarrek Nafarroako ondarea eta baliabide naturalak oinordetzan hartu eta gozatzen dituztela bermatzea.

    Gure ikuspegia da erreferentzia bat izatea garapen ekonomiko eta soziala Nafarroako ingurumena zaindu eta babestearekin bateragarri egiteari dagokionez.

    Honako balio hauen gainean oinarritu eta garatu nahi ditugu gure jarduketak:

    –Herritarrei arreta eta aholkuak ematea eta entzutea, IZNren eskumenekoak diren gaietan.

    –Erantzukizun publikoa: profesionaltasuna eta konpromisoa, IZNren jarduera guztietan.

    –Inpartzialtasuna eta gardentasuna, kudeaketan eta herritarrei zerbitzu ematean.

    Gure eskumen berariazkoei dagokienez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren arabera, honako hauek dira:

  5. Klima-aldaketaren aurkako estrategia eta horretara egokitzeko ekimenak zehaztea.

  6. Ekonomia zirkularra sustatzea.

  7. Gai hauen gaineko planifikazioa: hondakinak, ur baliabideak, airearen kalitatea eta kutsaduraren prebentzioa.

  8. Gai hauen gaineko planifikazioa eta kudeaketa: baso ondarea, abelbideak, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, habitatak eta basaflora eta basafauna. e) Azpiegitura berdea eta konektibitate eta lehengoratze ekologikoak zehaztea, planifikatzea eta kudeatzea.

  9. Ingurumenaren arloko ebaluazioa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak eta hondakinen ekoizpena eta kudeaketaren baimentze, zaintze, ikuskatze eta zehatze lanak egitea.

  10. Paisaia integratzea planen, programen eta proiektuen ingurumen ebaluazioan.

  11. Natura baliabideen (ura, airea, lurzorua) eta biodibertsitatearen kalitatea ebaluatzea.

  12. Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldea eta 2019-2022 aldirako Plan Zuzentzailearen aplikazioa.

  13. Ikerketa eta prestakuntza eta heziketa jarduerak sustatzea ingurumenarekin eta natura baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin zerikusia duten gaietan.

  14. Gai hauen gaineko koordinazioa: ingurumen hezkuntza, ingurumen osasuna, biosegurtasuna eta Foru Komunitateak ingurumenaren arloko politikan parte hartzeak dakartzan beste guztiak.

  15. Beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea ingurumenaren arloko gaietan.

  16. Koordinazioa ingurumen ekimenekin (klimaren aldeko itunak) eta jasangarritasun estrategiekin (Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda), hainbat esparrutan eta lurralde-mailatan.

  17. Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

    3.–Ematen ditugun zerbitzuen zerrenda.

    –Babestu beharreko fauna, flora eta naturaguneak.

    Egin eta gauzatzea naturaguneak kudeatzeko planak: Natura 2000 sarea, naturagune babestuak eta beste sare batzuetako espazioak (Ramsar, biosfera-erreserbak, etab.).

    https://espaciosnaturales.navarra.es/eu/home

    Basa-espezieen eta habitat naturalen azterlanak, zentsuak eta monitorizazioa.

    Babestutako espezieak aktiboki kontserbatzeko eta natura habitatak hobetzeko jarduketak egitea.

    Salbuespen gisa, basaflora eta basafaunako espezieen eta haien habitaten gaineko baimenak ematea (bereziki espezie mehatxatuen kasuan).

    Fauna eta florako espezie exotikoen kontrola eta jarraipena egitea.

    Basafauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroaren kudeaketa.

    Bertiz eta Urbasa-Andia natura parkeak kudeatzea.

    Basafaunako espezieek eragindako kalteen ordainak.

    –Basoen eta mendien kudeaketa.

    Suaren erabilera, erreketak eta baso-suteen prebentzioa.

    https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Incendios+forestales.htm

    Erabilera aldaketak.

    Herri-basoak eta partikularrenak aprobetxatzeko eta hobetzeko planak.

    Zuhaitzak mozteko eta etxeko egurra eskuratzeko eskaerak.

    Mendiko jarduketak: sastrakak kentzea, inausketak, eta pista eta bideak hobetzea.

    Basoetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR