157/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 17an emandako 130/2020 Foru Agindua aldatzen duena eta, horrekin batera, gizarte zerbitzuetako egoiliarrak edo erabiltzaileak eta, orobat, zerbitzu horiek ematen dituzten langileak babesteko prebentzio neurriak hartzera premiatzen duena. Aipatutako 130/2020 Foru Aginduaren bidez, prebentzio neurriak eta gomendioak hartu ziren oinarrizko gizarte zerbitzuetan (OGZ), gizarte zerbitzuen zentroetan (GZZ), gizarteratze eta laneratze taldeetan (GLT), haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetan (HNLT), genero indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldeetan (GIBOAT), etxebizitzaren esparruko gizarteratze taldeetan (EGT) eta etxegabeendako harrera zerbitzuetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak dirauen bitartean aplika daitezen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 157/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 17an emandako 130/2020 Foru Agindua aldatzen duena eta, horrekin batera, gizarte zerbitzuetako egoiliarrak edo erabiltzaileak eta, orobat, zerbitzu horiek ematen dituzten langileak babesteko prebentzio neurriak hartzera premiatzen duena. Aipatutako 130/2020 Foru Aginduaren bidez, prebentzio neurriak eta gomendioak hartu ziren oinarrizko gizarte zerbitzuetan (OGZ), gizarte zerbitzuen zentroetan (GZZ), gizarteratze eta laneratze taldeetan (GLT), haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetan (HNLT), genero indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko taldeetan (GIBOAT), etxebizitzaren esparruko gizarteratze taldeetan (EGT) eta etxegabeendako harrera zerbitzuetan, koronabirusaren (COVID-19) eboluzio epidemiologikoak eragin duen alarma egoerak dirauen bitartean aplika daitezen. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zen. Horren ondorioz, mugitzeko muga zenbait ezarri ziren, baina neurri horiek bete beharretik kanpo utzi ziren funtsezko zerbitzuak, besteak beste, adinekoak, adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak, desgaitasunen bat dutenak edo bereziki ahulak diren pertsonak zaindu eta haiei laguntzearekin lotuta daudenak.

Gero, martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez, hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren 2. artikuluko 1. apartatuan ezarri zen zentro horiek jardunean segitu behar dutela, eta, COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela kausa, ezin dutela jarduerak ixtea, murriztea edo etetea edo lan kontratuak bertan behera uztea dakarren inolako neurririk hartu, salbu eta autonomia erkidegoko agintaritza eskudunak, gertatzen diren inguruabarrak ikusita, erabakitzen badu ez dela beharrezkoa zentroak jardunean segitzea.

Era berean, martxoaren 27ko 9/2020 Errege Lege-dekretuaren 1. artikuluak ezartzen du, batetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako alarma egoerak iraun bitartean, adinekoen, mendekotasuna duten pertsonen edo desgaitasuna duten pertsonen gizarte zentroak, edozein dela ere haien titulartasuna (publikoa edo pribatua)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR