155/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, otsailaren 21eko 43/2014 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 21ean emandako 43/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak erregulatu ziren.

Animalien osasunaren alorrean aplikatu beharreko araudiak ez du aurreikusten proba edo analisi kontrajarri nahiz erabakitzaileak egitea gaixotasunen diagnostikoan. Herritarrekiko gardentasuna eta bermeak handitzeko, artikulu bat eranstea proposatzen da, alderdi baten peritu-lanei eta diagnostikoa egiteko proben kontrasteari buruzkoa.

Bestalde, proposatzen da aldatzea III. eranskina, behi-azienda tokiz aldatzeari buruzkoa, interferonaren probak abereen jatorriaren arabera egin daitezen, eta ez destinoaren arabera.

Neurri hori egoki kudeatzeko eta araudian ezarritakoarekin bat etor dadin, beharrezkotzat jotzen da arauan aldaketak egitea, alderdi orokorrei dagokienez.

Hortaz, bidezko da otsailaren 21eko 43/2014 Foru Agindua aldatzea, foru araudiaren eskakizunetara egokitzeko, eta alderdi baten peritu-lana aurreikusten eta arautzen duen artikulu bat eranstea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 21ean emandako 43/2014 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak.

  1. –8. bis artikulua gehitzen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 21ean emandako 43/2014 Foru Aginduari, zeinaren bidez erregulatu baitziren Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak, eta honela idatzia geldituko da:

    “8. bis artikulua. Saneamendu kanpainako osasun proben kontrastea egitea.

  2. Ustiategien titularrek eskubidea izanen dute laborategi ofizialetan edo albaitari ofizialek nahiz baimendutakoek saneamendu kanpainan egindako proben emaitzak kontrastatzeko edo egiaztatzeko.

    1.1. Intradermotuberkulinizazioaren teknikaren bidez egindako tuberkulosia ikertzeko probaren kontrastea honako prozedura honen bidez eginen da:

    1. Ustiategiaren titularrak egiaztatzen ahal ditu tuberkulosia diagnostikatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR