15/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez ezartzen baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak, 2023ko otsailaren 15erako iragarritako greba deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

39. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 15/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez ezartzen baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak, 2023ko otsailaren 15erako iragarritako greba deialdia dela eta. LAB, CCOO, ELA, UGT eta Steilas sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute. Erakunde sustatzaileen deialdiaren arabera, lanuzterako deia egin da 2023ko otsailaren 15erako, zehazki, 2023ko otsailaren 15eko 00:00etatik 2023ko otsailaren 16ko 00:00etara.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deialdia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Azaldutakoaren ondorioz, foru agindu honek hauxe du xede: 2023ko otsailaren 15erako deitutako greba dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzea. Horiek ezartzeko, aintzat hartzen da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla herritarrentzako behar bezalako arretari eusteko.

Apirilaren 2ko 71/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako Basozainen Plan Gidariak honako hau dio 2.4 puntuan: "Ingurumen arloko larrialdiak. Gaur egun, Nafarroako ingurumen arloko larrialdiei behar bezala erantzuteko, 3 talde operatibo antolatzen dira, bikoteka eta goizeko eta arratsaldeko txandetan aritzen direnak urteko 365 egunetan. Talde horietako bakoitza Nafarroa banatua dagoen eskualdeetako batez arduratzen da". Talde horiez gain, barruti bakoitzak goizeko basozain bat eta arratsaldeko beste bat izan beharko ditu suteen kanpainetan (neguan eta udan), beharrezkoa denean eta klimatologiagatik hala erabakitzen denean, eta horiek zuzenean lagunduko diote...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR