15/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, bi prestakuntza beken deialdia egiten duena unibertsitate tituludunentzat, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia baitago.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi prestakuntza beken deialdia egin nahi du unibertsitate tituludunentzat, dokumentuak eta artxiboak kudeatzearen arlorako.

Beka horietarako deialdiaren bidez Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak nahi du, alde batetik, artxiboen arloan eskumena duen departamentuari ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki bete, zehazki Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak esleitutakoak, eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatu nahi du, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan artxiboen eta dokumentu ondarearen arloan egiten den lanean, hain zuzen ere Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak egiten den horretan.

Bekak ematerakoan, deialdiko oinarri arautzaileetan aurreikusten ez den orotan, ondokoei jarraituko zaie: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari, eta, modu osagarrian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Bi prestakuntza beken deialdia egitea unibertsitate tituludunentzat, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia baitago.

  2. Bekak emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  3. 26.037,36 euroko gastua baimentzea, 13.018,68 euro beka bakoitzerako. Honela banatuko da:

    –25.967,58 euro, 12.983,79 euro beka bakoitzerako; Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Bekadunak” izeneko A21002 A2200 4800 332100 kontu-sailaren kargura egotziko dira.

    –69,78 euro, 34,89 euro beka bakoitzerako, 2018. urterako onetsiko diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura. Gizarte Segurantzaren 2017ko abenduko enpresa kuotarako da, 2018ko urtarrilean ordaindu beharrekoa.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Bi prestakuntza beken deialdia, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia baitago. Oinarriak

  7. Xedea.

    Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea bi prestakuntza beka norgehiagokako araubidean emateko, unibertsitate tituludunentzat (gradua, lizentziaduna edo baliokidea), Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia baitago.

    Bekaren helburua da unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea, zuzenean ezagut dezaten zer jarduketa egiten dituzten artxiboen eta dokumentu ondarearen arloan Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak eta hura osatzen duten artxibo zentroek: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboak.

  8. Aurrekontuko dirua.

    Beka honi aurre egiteko gastua, guztira, 26.037,36 eurokoa da, 13.018,68 euro beka bakoitzeko, betiere horretarako kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

  9. Iraupena.

    Bekaldia esleipenaren ebazpenean adieraziko den egunean hasiko da (2017ko urtarrilaren 1a baino lehenago ez, betiere), eta 2017ko abenduaren 31n bukatuko. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskaturik, beka luzatzen ahalko da, 12 hilabeteko aldika, gehienez ere hiru urterako, lehenbiziko aldia eta luzapenak baturik.

  10. Zenbatekoa eta bekaren ordainketa.

    Beka bakoitzak urtean 13.018,68 euro izanen ditu gehienez ere. Guztirako zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Onuradunari hilero 1.050,00 euro gordin pagatuko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada. Zenbateko horretatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Halaber, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak, hilero...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR