149/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 035 eredua, izenburu honekin:

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 149/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 035 eredua, izenburu honekin: "Honako subjektu pasibo hauei aplikatu beharreko araubide berezietan alta, aldaketa edo baja emateko aitorpena: subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkietenak, edo ondasunen urruneko salmentak edo ondasun-entrega nazional jakin batzuk egiten dituztenak". Tributu Harmonizazioari buruzko ekainaren 23ko 2/2021 Legegintzako Foru Dekretuaren artikulu bakarrak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen du, honako zuzentarau hauen transposizioaren ondoriozko aldaketak txertatzeko: Kontseiluaren abenduaren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentaraua (2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua aldatzen dituena, zerbitzuak emateko eta ondasunen urruneko salmentetarako balio erantsiaren gaineko zergari buruzko betebehar jakin batzuei dagokienez) eta Kontseiluaren azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua (2006/112/EE Zuzentaraua aldatzen duena ondasunen urruneko salmentari eta zenbait ondasun-entrega nazionali buruzko xedapenei dagokienez).

Horrez gain, eta aurreko zuzentarauen transposizioa amaitzeko, otsailaren 23ko 15/2022 Foru Dekretua onetsi zen, honako arau hauek aldatzen dituena: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia; azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duena; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Aldaketa horiek 2021eko uztailaren 1etik aplikatu behar dira, eta eragiten diote ondasunak entregatzearen tributazioari, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik igortzen baditu hornitzaileak azken kontsumitzaileek eskuarki Internet eta plataforma digitalen bidez eskuratzen dituzten ondasun horiek, bai eta zerbitzuak ematearen tributazioari ere, baldin eta zerbitzu horiek azken kontsumitzaileei ematen dizkieten enpresaburuak finkatuta ez badaude, zerga-egitatearen lokalizazioari buruzko arauen arabera, zerbitzu horiengatik BEZa ordaindu behar den estatuan.

Hala ere, Europako eskalako atalase amankomun bat ezartzen da Batasuneko estatu bakar batean establezimendua duten mikroenpresentzat, baldin eta Batasuneko beste estatu baterako entregak egiten badituzte edo beste estatu batzuetan kokatutako azken kontsumitzaileei noizbehinka zerbitzu jakin batzuk ematen badizkiete. Atalase hori urtean 10.000 eurora artekoa da, eta, horri esker, zenbateko hori gainditzen ez den bitartean, ondasun-entrega eta zerbitzu-prestazio horiek hornitzailearen establezimenduko estatuko BEZaren mende egonen dira. Nolanahi ere, enpresaburu edo profesional horiek aukera izanen dute eragiketa horiek kontsumoko estatuan tributatzeko, atalase hori gainditzen ez badute ere.

Bestalde, administrazio-kargak murrizteko eta zergaren bilketa errazteko, leihatila bakarreko araubide berezi berri batzuk sartu dira. Enpresaburuek eta profesionalek, oro har eragiketak zergari atxikita geratzen diren Europar Batasuneko estatuan establezimendurik ez dutenek, aukera izan dezakete araubide berezi horiek baliatzeko, Erkidegoan establezimendua duten azken kontsumitzaileen alde egindako ondasun-entrega eta zerbitzu-prestazioengatik sortutako BEZaren aitorpena eta likidazioa egiteko. Horren araubidea 19/1992 Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluan dago.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR