149/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 289 eredua, “Elkarren laguntzaren esparruko finantza-kontuei buruzko urteko informazio-aitorpena” izenekoa, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azken urteotan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen azkarrari esker, Estatu bateko zergadunak inbertsioen titularrak izaten ahal dira beren egoitza fiskala duten jurisdikzioan ez beste batean. Praktikak erakutsi du fenomeno hori ihes fiskalerako tresna izan daitekeela, eta estatu askok interes bizia dute mekanismo komunak ezartzeko, beren tributu sistemaren integritatea mantentze aldera.

2013ko maiatzaren 14an, Madrilen gauzatu zen Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Akordioa, nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharrari buruzko Estatu Batuetako legea aplikatzeko. Akordio horrek informazioa trukatzeko sistema automatiko bat ezartzen du bi estatuen arteko laguntzaren esparruan, zerga arloko helburuekin; hori guztia, Madrilen, 1990eko otsailaren 22an Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean gauzatutako Hitzarmenaren 27. artikuluko baimenarekin bat, ez dadin ezarpen bikoitzik izan, ez eta errentaren gaineko zergei buruzko ihes fiskalik ere.

Ekainaren 30eko HAP/1136/2014 Aginduan zehazten da trukearen xedeko informazioa; agindu horretan zenbait gai arautzen dira, Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko akordioan ezarritako informazioaren eta behar adinako arretaren betebeharrekin zerikusia dutenak, nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharren gaineko Estatu Batuetako legea aplikatzeko, eta zenbait estatubatuarren finantza-kontuen urteko informazio-aitorpena, 290 eredua, onesten du.

Nafarroan, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 11ko 477/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 290 eredua, “Zenbait estatubatuarren finantza-kontuei buruzko urteko informazio-aitorpena” izenekoa, eta lehen aldiz aplikatu zen 2014ko aitorpenak aurkezteko.

Tributu informazioa trukatzeko sistema automatiko hori nazioartera zabaltzearren, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, horren parte baita Espainiako Erresuma, sistema bat, “Tributu arloko finantza-kontuen gaineko informazio truke automatikorako estandarra” izenekoa garatu du azken urteotan, Common Reporting Standard edo CRS (aitorpenaren estandar komuna) delakoan definitzen diren aitorpenaren eta behar adinako arretaren prozeduretan oinarrituta.

Espainiako Erresumaren kasuan, Zerga arloko Elkarren Laguntza Administratiborako Hitzarmena da sistema hori hartzeko arauen euskarria; 1988ko urtarrilaren 25ean egin zen hitzarmen hori Estrasburgon, eta zuzenketa protokolo bidez aldatu 2010eko maiatzaren 27an, eta haren 6. artikuluak aukera ematen du tributu arloko informazioaren truke automatikorako hura sinatua duten estatuen artean, baina badaude araugintzako beste tresna batzuk, truke automatikoan erabiltzen ahal direnak.

Horrela, 2014ko urriaren 29an, Espainiako Erresumak Agintaritza Eskudunen arteko Akordio Aldeaniztuna (AMAC) sinatu zuen Berlinen finantza-kontuen informazio truke automatikoari buruz; horren bidez, gure herrialdeak bere asmoa adierazi zuen, 2017an hasteko informazioaren truke automatikoa 2015eko bukaeran irekita dauden finantza-kontuen informazioari buruz eta data horretatik aurrera irekitzen diren kontuei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR