148/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasunaren eremuan jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua arautzen duena, baita zergapekoek gaitutako helbide elektronikoan jakinarazpenik ez egiteko egunak adierazteko aukera ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko zerga eremuan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99.5 artikuluak jakinarazpen elektronikoaren oinarrizko ildoak ezarri ditu. Zehatz-mehatz, artikulu horrek xedatu du, jakinarazpena baliabide elektronikotik egin ahal izateko, interesdunak espresuki eskatu edo baimendu beharko duela. Aurrekoa galarazi gabe, erregelamenduzko arauari ahalmena ematen zaio pertsona fisiko ez diren zergapekoentzat jakinarazpen elektronikoa egiteko derrigortasuna ezartzeko.

Gainera, adierazi du jakinarazpen elektronikoaren sistemak aukera emanen duela jakiteko zer egun eta ordutan uzten den interesdunaren eskura jakinarazpenaren xedeko egintza, baita interesdunak noiz ikusi duen edukia ere, jakinarazpena une horretatik aurrera egindakotzat joko baita legezko ondorio guztietarako. Halaber, zehaztu du, jakinarazpena interesdunaren eskura dela ziurtatuta, hark edukia ikustera sartu gabe hamar egun natural iraganez gero, jakinarazpena errefusatutzat joko dela, hau da, jakinarazpena egindakotzat joko dela, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskaturik, edukia ikusteko ezintasun tekniko edo materiala dagoela frogatzen bada. Amaitzeko, erregelamenduzko arauari ahalmena ematen dio honako bide hauetako baten bat erabiliz jakinarazpen elektronikoa egiteko modua arautzeko:

  1. Helbide elektroniko gaituaren bitartez (HEG).

  2. Jakinarazpena jaso izanaren adierazpena duen posta elektronikoaren sistemaren bat erabiliz.

  3. Ezar litekeen beste bideren bat erabiliz, betiere araubide berariazkoan ezartzen diren epe eta baldintzetan jakinarazpena jaso dela ziurtatzen bada.

    Tributuei buruzko Foru Lege Orokor hori garatzeko, Nafarroako Gobernuak uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 1eko 41/2015 Foru Dekretua onetsi zuen; foru dekretu haren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautu zen, eta testu osoa eman zitzaion “Nafarroako Zerga Ogasunaren jakinarazpen elektronikoak” izeneko IV. kapituluari.

    50/2006 Foru Dekretuaren 30.1 artikuluan honako hau ezartzen da: “Nafarroako Zerga Ogasunak helbide elektroniko gaituaren bidezko jakinarazpen sistema erabiliko du jakinarazpen elektronikoak egiteko”.

    Beraz, foru dekretuak hasieran hautatu zuen modalitatea gaitutako helbide elektronikoaren bidezko jakinarazpena da. Helbide elektroniko gaituaren zerbitzuaren bitartez, edozein pertsonak edo entitatek helbide elektroniko bat izan dezake bide elektronikoz egiten diren jakinarazpen elektronikoak jasotzeko. Zerbitzu hau –doakoa da jakinarazpenaren hartzailearentzat, eta erabat betetzen ditu isilpekotasunaren eta egiazkotasunaren bermeak– erabiliena da gaur egun, alde handiz, jakinarazpen elektronikoak egiterakoan.

    Aipatutako 50/2006 Foru Dekretuan honako hau arautzen da, jakinarazpen elektronikoari dagokionez:

  4. Jakinarazpen elektronikoak egiteko baldintza orokorrak, interesdunak hala eskatu edo berariaz onartu beharra nabarmenduta, salbu eta jakinarazpen elektronikoa derrigorrezkoa denean.

  5. Jakinarazpen elektronikoa egitera behartzen duten kasuen mugaketa, baita sisteman derrigor sartu beharra jakinarazteko prozedura ere.

  6. Zergapekoen ordezkariei bide elektronikoen bidez bidaltzea jakinarazpenak.

    Horrez gain, foru dekretuaren 30.1 artikulu horrek honako hau xedatu du: “Ekonomia eta ogasunaren arloko eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez arautuko da zerbitzu hori emateko moduari, ezaugarriei eta funtzionalitateei lotutakoa, bai eta tributudunek jakinarazpen mota hori ez egiteko egunak adierazteko aukera ere”.

    Esleitutako gaikuntzaz baliatuz, foru agindu honetan honako hauek arautu nahi dira: alde batetik, jakinarazpen elektronikoaren zerbitzu horren ezaugarriak eta horren funtzionamenduaren irizpide teknikoak; eta, beste aldetik, zergapekoek jakinarazpen elektronikorik ez egiteko egunak adierazteko aukerari buruzko arauak.

    Foru agindua bi kapitulutan banatuta dago, eta hamalau artikulu, bi xedapen gehigarri eta azken xedapen bakarra ditu.

    1. kapituluan zerbitzua emateko modua arautzen da. Hona hemen haren alderdi nabarmenenak:

      1. –Jakinarazpen elektronikoak Notific@ plataformaren bidez eginen dira, Helbide Elektroniko Gaituaren sistema eta Estatuko Administrazio Orokorreko Herritarren Karpeta erabilita.

      2. –Bai borondatezko eskaerak bai jakinarazpen elektronikoaren sisteman derrigor sartzeak berekin ekarriko dute sistema horren bidez egiten diren jakinarazpen elektronikoek biltzea Nafarroako Zerga Ogasuneko organoek zergapekoari zerga arloko edozein jarduketa eta prozeduratan egin beharreko jakinarazpen guztiak.

      3. –Jakinarazpen elektronikoaren sisteman sartzea nork bere borondatez eskatuz gero, interesdunak helbide elektroniko gaitu bat izan, eta prozeduran harpidetu beharko du.

      4. –Zergapekoa derrigorrezko jakinarazpen elektronikoen sistemaren barnean badago, helbide elektroniko gaitua ofizioz esleituko zaio, interesdunari aldez aurretik esleitu eta oraindik indarrean egon ezean.

      5. –Bai jakinarazpen elektronikoa derrigor ezartzen denean bai jakinarazpen elektronikoaren sisteman sartzea nork bere borondatez eskatzen duenean, zergapekoak ordezkari baten bidez aritzen ahalko dira jakinarazpen elektronikoak jasotzeko.

      6. –Notific@ plataformako zerbitzuaren emaileak, jakinarazitako ekintza edo ebazpena eta horren hartzailea identifikatzeaz gain, zenbait alderdiri buruzko ziurtagiria eginen du egindako jakinarazpen elektroniko bakoitzeko.

    2. kapituluan zergapekoek helbide elektroniko gaituan eta Herritarren Karpetan jakinarazpenik ez egiteko egunak adierazteari buruzko zehaztasunak arautzen dira.

      Jakinarazpen elektronikoaren sistemaren barnean dauden zergapeko guztiek (bai derrigor sartu direnak bai beren borondatez sartu direnak) helbide elektroniko gaituan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR