146/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, eskumen batzuen erabilera Departamentuko zuzendari nagusien esku uzten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahalko direla.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren jardunean efizientzia eta arintasun handiagoa lortu nahian, uste da komenigarria dela zuzendari nagusien esku uztea indarreko araudiak ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko arloan kontseilariari ematen dizkion zenbait eskumenen erabilera.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko zuzendari nagusien esku uztea indarreko araudiak ematen dizkidan eskumenen erabilera, gastuak baimendu eta xedatzeko, ordaintzeko betebeharra aitortzeko eta aurrekontuko aldaketak egiteko, bakoitzari bere esparruaren barrenean.

  2. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak, hala ere, noiznahi bereganatzen ahal du edozein espediente edo afera, hura ebazteko.

  3. Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzaren bitartez ematen diren ebazpenetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR