145/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, zerga aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko 2017ko apirilaren 20an bukatu beharko liratekeen epeak luzatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerga bakoitzaren araudi berekiak ezartzen ditu bere aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epeak.

Esan daiteke, oro har, apirileko lehenbiziko hogei egun naturalen barnean aurkeztu behar direla zergaldi bakoitzeko lehen hiruhilekoko edo martxoko aitorpenak eta autolikidazioak, eta, kasua bada, horien ondoriozko diru-sarrerak epe horretan egin behar direla. Hala da urtarrilari dagozkion zerga berezi batzuen kasuan ere.

2017an, apirilaren 13an hasi eta apirilaren 17an bukatuko da Aste Santua eta, horrenbestez, egun horiek baliogabeak izanen dira.

Aste Santua oso gertu dagoenez lehen adierazitako aitorpenak eta likidazioak aurkezteko ohiko epearen bukaeratik, eta subjektu pasiboek zerga betebeharrak bete ditzaten errazteko, salbuespenez luzatu egiten da zerga aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epea, azken eguna apirilaren 20a duena, eta bukaera eguna 2017ko apirilaren 21era igaroko da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR