144/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi zen 196 eredua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, sozietateen gaineko zergari eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari (establezimendu iraunkorrak) dagokienez. Kapital higigarriaren etekinak eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestaziotik sortutako errentak, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarrituak barne. Horien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteko informazio aitorpena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.6 artikuluak xedatzen duenez, indarreko arautegiaren arabera, banku-trafikoan edo kredituen arloan diharduten bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta pertsona fisikoek edo juridikoek informazio aitorpen bat aurkeztu behar dute urtero, beren establezimenduetan zabalik dauden kontu korronte, aurrezki kontu, eperako ezarpen eta kreditu-kontuen titularrek haiek erabiltzeko eta baliatzeko baimendutako pertsonei buruzkoa, dena delakoa haien modalitatea edo izena, nahiz eta titularra edo berak baimendutako pertsona Espainiako lurraldeko egoiliarra ez izan. Informazioak aurreko urte naturalekoa izan behar du.

Aitorpen horretan, kontua zehatz-mehatz identifikatzeaz gainera, baimendutako pertsonen izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia adierazi behar dira. Hain zuzen ere, aitortzen den zergaldian aritu diren pertsona baimenduak identifikatu behar dira, baimenak zenbat iraun duen kontuan izan gabe.

Modu berean, Erregelamenduaren 62.7 artikuluak xedatzen duenez, lehen aipatutako behartuek urtero aurkeztu behar dute informazio aitorpen bat, non identifikatuko baitituzte, entitate horietan, zerga honen zergadunek, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek (establezimendu iraunkorrarekin) zabalik dituzten kontu guztiak.

Eman beharreko informazioan kontuaren identifikazio osoa agertuko da, eta kontu horien titular, baimendun edo onuradunak diren pertsona edo entitateen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia, kontuetan abenduaren 31n izandako saldoak eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa, eta kasuan kasuko eredua onesteko foru aginduan ezartzen den informazioa zehazteko behar den beste edozein datu garrantzitsu.

Informazio horretan kontu korronteak, aurrezki kontuak, eperako ezarpenak, kreditu kontuak eta bestelako kontu guztiak agertuko dira, zein den ere haien modalitatea edo izena, nahiz eta ordainketarik, atxikipenik edo konturako sarrerarik ez izan.

Horretan oinarriturik, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduak 196 eredua onetsi zuen. Horren bidez, aurrean aipatu informazioa aurkeztu behar zuten finantza entitateek.

Foru agindu honetan aldaketa nabarmenki teknikoak sartu dira. Horien bidez, bi eremu berri eransten dira finantza kontuko funtsen sarrera eta irteeren guztirako bolumenari buruz, zehatzago zehazteko kontuen saldo erreala, ez dadin horrela alde handirik egon banku kontuetan ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31ko edo urteko azken hiruhilekoko bankuetako kontuen saldoen eta gainerako aldiko saldoen artean.

Berdin, horrelako kontuetan merkataritza sustapenak ez betetzeagatiko penalizazioei buruzko informazioa sartzen da. Horiek kapital higigarriaren etekin negatiboak dakartzate.

Orobat, erregistroen diseinuetan aipatzen diren arauen aipamenak gaurkotzen dira, Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuari egokitzeko.

Azkenik, herrialde eta lurraldeen kodeen zerrenda eguneratzen da, lehen Holandarren Antilletan ziren Curaçaorako, Herbeheretarako eta San Martinerako kode berriak biltzen dituena, banatu ondoren, baita Hego Sudanerako ere.

Horrenbestez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluak emandako gaikuntzarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Agindua, 196 eredua onesten duena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, sozietateen gaineko zergari eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari (establezimendu iraunkorrak) dagokienez. Kapital higigarriaren etekinak eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestaziotik sortutako errentak, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarrituak barne. Horien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteko informazio aitorpena.

Azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduan aldaketa hauek sartu dira:

Bat.–Azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean adierazten diren 196 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak aldatu dira, eta haien ordez foru agindu honen I. eranskinean adierazten direnak erabiliko dira.

Bi.–Azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den “Herrialde eta lurraldeen kodeak” aldatu dira, eta haien ordez foru agindu honen II. eranskinean adierazten dena erabiliko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2016ko informazioa jasoz, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

  1. ERANSKINA

    196 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak

    Errentaren urteroko aitorpena edo edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez lorturiko ondasun higigarrietako kapitalaren etekinak, aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarrituak, pertsona baimenduen urteroko aitorpen informatiboa eta edozein finantza-erakundetako kontuetako saldoak aurkezteko ordengailu bidez zuzenean irakurtzeko euskarriek (196 eredua) ezaugarri hauek bildu beharko dituzte:

    1. Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

      –Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

      –Edukiera: 700 MB bitarte.

      –ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

      –Multisaiorik ez.

    2. Diseinu logikoak.

      ERREGISTROEN DESKRIPZIOA.

      Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

      1. mota. Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

      2. mota. Aitortuaren erregistroa eta baimenduaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

      Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat aitortu eta baimendu dituen, hainbat erregistro izanen dira, aitortuenak eta baimenduenak diferenteak izanen direlarik.

      Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

      Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

      Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

      Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

      196 EREDUA

      A.–1. erregistro mota

      Aitortzailearen erregistroa

      IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA
      1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.‘1’ konstantea.
      2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.Konstantea: ‘196’.
      5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.
      9-17 Alfazenbakizkoa AITORTZAILEAREN IFZ.Aitortzailearen IFZ adieraziko da.Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.
      18-57 Alfazenbakizkoa AITORTZAILEAREN SOZIETATEAREN IZENA.Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.
      58 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.Gako hau beteko da:‘C’: Informazioa CD-Ran aurkezten bada.
      59-107 Alfazenbakizkoa HARREMANETARAKO PERTSONA.Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:
      59-67 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.
      68-107 DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.
      108-120 Zenbakizkoa AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA.Aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia adieraziko da, zenbaki sekuentzial bat izanen dena. Haren lehen hiru digituak 196 kodea izanen dira.13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua,
      121-122 Alfabetikoa AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:
      121 AITORPEN OSAGARRIA: “C” bat adieraziko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea.
      122 ORDEZKO AITORPENA: “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.
      123-135 Zenbakizkoa AURREKO AITORPENA IDENTIFIKATZEKO ZENBAKIA“ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” idatzi bada bakarrik, ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da.Beste edozein kasutan zeroz beteko da.
      136-144 Zenbakizkoa AITORTUAK ETA BAIMENDUAK, GUZTIRA.Guztira aitortu eta baimenduriko erregistroen kopurua adieraziko du entitate aitortzaileak, 2. motako xehetasun erregistroan.Aitortu edo baimendu bera erregistro batzuetan agertzen bada, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).
      145-1
      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR