14/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

14/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri zituena. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen duenez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Era berean, artikulu horrek Foru Komunitateari esleitzen dio zergaren aitorpen eta sarrera ereduak onesteko eta likidazio aldi bakoitzerako sarrera epeak ezartzeko eskumena. Eredu horiek, gutxienez, lurralde erkideko datu berak izan behar dituzte, eta sarrera egiteko epeak ez dira nabarmen aldatu behar Estatuko Administrazioak adierazitakoetatik.

Eskumen hori baliatuz, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduak 210 eta 211 aitorpen ereduak onetsi zituen, hau da, establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errenten autolikidazioa eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik egindako atxikipenaren autolikidazioa egiteko erabili behar direnak.

210 eredua berariaz arautzean, foru agindu horrek zenbait errenta elkartuta aitortzeko aukera aurreikusi zuen, horrela establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunen betebeharrak sinplifikatzeko. Errentak elkartzeko, hiru hilean behingo maiztasuna ezarri da, diru-sarrera egiteko emaitza duten autolikidazioen kasuan.

Zergadunen zerga-betebeharrak sinplifikatzeko helburu horretan aurrera egiteko, foru agindu honen xedea da bidea ematea errentak urteka elkartzeko, zergadunak jasotzen dituen errentak higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozkoak direnean.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR