14/2019 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateak Club Atlético Osasunaren aldeko abal bat ematea baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAK CLUB ATLÉTICO OSASUNAREN ALDEKO ABAL BAT EMATEA BAIMENTZEN DUENA.

ATARIKOA

Abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legearen bidez Club Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituratzea onetsi zen.

Horren indarrez, besteak beste, baimena eman zen Klubak Nafarroako Zerga Ogasunarekin zeukan tributu-zorra suntsiarazteko, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatuz Klubaren jabetzakoak ziren erregistro-finkak; finka horien artean zeuden Sadar futbol-zelaia eta Taxoareko kirol instalazioak. Gainera, baimena eman zen Club Atlético Osasunari Taxoareko instalazio horiek errentan emateko eta Sadar futbol-zelaiaren erabilera hari lagatzeko, biak ere 30 urtez. Bestetik, baimena eman zen 4 milioi euroko abala emateko, bere jarduera finantzatzeko kreditu- edo mailegu-operazioak egin ahal izatea bermatze aldera.

Sadar futbol-zelaiaren erabilera-lagapenari buruzko aipamen zehatza eginez, foru lege horren 3.4 artikuluak xedatu zuen Club Atlético Osasunak bere gain hartuko zituela mantentze- eta kontserbatze-gastu guztiak. Halaber, Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 205/2015 Ebazpenaren bidez, Sadar futbol-zelaiaren doako erabilera-lagapenerako baldintzak ezarri ziren; besteak beste, lagapen-hartzaileak bere kostura egitea unean-unean beharrezko diren obrak, instalazioak UEFAk edo beste edozein erakunde nazional nahiz nazioartekoak ezarritako betekizunei egokitzeko, bai eta Klubaren ekimenez, instalazioak kontserbatu, mantendu eta hobetzeko egin nahi diren gainerakoak ere.

Gaur egun, Club Atlético Osasunaren asmoa da futbol-zelaiaren erabateko erreforma egitea, 1967an eraiki baitzen, hainbat baldintza bete beharra tarteko dela: segurtasunaren eta irisgarritasunaren arloko legezko zehaztapenak betetzea; Futbol Profesionalaren Ligaren betekizunak betetzea telebista bidezko emankizunetarako argiztapenari dagokionez; jarduera-lizentzia eskuratzea, eta, azken batean, instalazioak hobetzea, bazkideentzat eta publiko orokorrarentzat zaharkituta geratu baitira.

Erreforma hori ordaindu ahal izateko –16 milioi euro kalkulatu dira–, Club Atlético Osasunak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio, futbol-zelaiaren jabea baita, abal bat eman diezaiola, obra finantzatzeko banku-entitateei eskatu beharreko mailegu edo kredituak bermatze aldera; halaber, eskatzen dio klubak ordaintzeko duen zorra –7 milioi euro– amortizatzeko. Hartara, alde batetik, hobekuntza garrantzitsu batzuk...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR