137/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kide berriak izendatzen dituena eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren 62/2018 Foru Aginduan, maiatzaren 10ekoan, bere kideak izendatzen dituenean, atzeman den akats bat zuzentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatu foru dekretua aldatu zen, besteak beste, bere osaera departamentuetako egituretan sartzen diren aldaketei egokitzeko xedez, etorkizunean egoera horren karietara egin zitezkeen aldaketak saihesteko.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu eta gero, bere 4. artikuluan ezartzen da Nafarroako Jokoaren Kontseiluak burutza bat edukiko duela, joko eta apustuen gaian eskuduntzak dituen departamentuko titularra izango dena; buruordetza bat, joko eta apustuen gaian eskuduntzak dituen zuzendaritza nagusia betetzen duen pertsona izango dena.

Kideak hauek izango dira: segurtasun-politiken arloko eginkizunak, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren plangintzaren, koordinazioaren eta ebaluazioaren arloko eginkizunak eta joko-jarduerekin eta apustuekin zerikusia duten tributuak kudeatzeko eginkizunak esleituak dituzten zerbitzuetako zuzendaritzak betetzen dituztenak; joko eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua; joko enpresarien lau ordezkari, Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legearen arabera eratu diren enpresa erakundeek proposatuta, Nafarroan jarduten dutenak eta Foru Komunitateko erregistroetan izena emanda daudenak; Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena daukaten sindikatuek izendatutako bi ordezkari, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera; eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean Nafarroan eratutako elkarteen ordezkari bat, helburu nagusi ludopatiari aurre egitea eta tratatzea duten elkarteena, beren eginkizunak batez ere Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituztenak, eta Nafarroako Elkarteen Erregistroan izena emanda dutenak, aipatu elkarte horiek beraiek proposatuta.

Azkenik, idazkaria joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentukoak eta zuzenbide lizentziadunak direnen artean izendatuko da.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emandako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR