136/2018 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua. Lehenengoaren bidez, 296 eredua onetsi zen, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” izenekoa, eta bigarrenaren bidez, 198 eredua onetsi zen, “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izenekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

296 eredua onetsi zuen azaroaren 10eko 183/2009 Foru Legearen aldaketa munta handikoagoa da. “HARTZAILEAREN IFZ” izeneko eremua aldatzen da, 2. motako erregistroko 18-26 idazguneak hartzen dituena, otsailaren 1eko 17/2018 Foru Aginduaren bidez eredua aldatzean gertatutako omisio bat zuzentzeko.

Urriaren 3ko 79/2018 Foru Dekretuaren bidez, zenbait aldaketa egin zaizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduari, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenari. Besteak beste, 62. artikulua aldatu da, informazio betebehar batzuk kenduz eta beste batzuk erantsiz. Horrek ekarri du artikulu horren apartatuak berrantolatu beharra. Horrekin bat etorriz, beharrezkoa da abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua aldatzea, 198 eredua onetsi zuena, artikulu horri egiten zaizkion arau-aipamenak eguneratzeko asmoz.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen duenez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Hala ere, Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean sarrerak egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Horrez gainera, xedatzen du establezimendu iraunkorrik izan gabe lortzen diren errentak kargatzen direnean, zergaren ordainarazpena Foru Komunitateak eginen duela, betiere 29. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz errentak Nafarroan lortu edo sortu direla ondorioztatzen baldin bada.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, zeina maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, bere 62.10 eta 62.23 artikuluetan, baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari honako hauek onets ditzan: artikulu horietan jasotzen diren informazio-aitorpenak aurkezteko eredua, epea, tokia eta modua, bai eta betebehar hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian edo telematika bidez aurkeztu beharreko kasuak eta baldintzak ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehen artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez, 296 eredua onetsi zen, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR