136/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide bat izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:

“Ondoko kideek osatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

  1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

  2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

  3. Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

  4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

  5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

  6. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

  7. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.”

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 29ko 299/2015 Foru Aginduaren bidez eta azaroaren 15eko 197/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Horien artean Miren Itziar Aragüés Cemboráin andrea zegoen.

    Kontuan harturik Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan aldaketa batzuk gertatu direla, unitate horretako arduradunak proposaturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide berri bat izendatzea.

    Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan ezgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR