135/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu zen eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren.

Foru dekretu horren 5. artikuluan langile autonomoen lanbide elkarteek kontseilu horretan parte hartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira; besteak beste, honako hau: deialdia eginen da lau urtetik behin, lan arloan eskumena duen kontseilariaren foru agindu baten bidez, langile autonomoen lanbide elkarteek parte har dezaten, betiere jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean badute eta sektoreartekoak badira.

Horrela, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko, elkarte interesdunek berariaz adierazi behar dute, aipatu deialdian parte hartuz.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 16an hartutako erabakiaren bidez (2013ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 23koa), Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Agintaldia lau urtekoa da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eta ondoren berritzen ahal da. Horrenbestez, urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat, agintaldiak laster amaituko dira.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen eranskinean jasoak.

  3. Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

    ERANSKINA

    Langile autonomoen lanbide elkarteek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan parte hartzeko modua zehazteko deialdiaren oinarriak

  4. oinarria. Onartzeko baldintzak:

  5. Nafarroako langile autonomoen lanbide elkarteek parte hartzen ahalko dute deialdi publiko honetan, eskaera aurkezten dutenean honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen badute:

    1. Jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea.

    2. Sektoreartekoa izatea.

    3. Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroan izena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR