131/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

123. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 131/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen. Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Foru agindu hori onetsi zenetik zenbait urte igaro direnez, bidezko da egitura aldatzea, erakunde autonomo horien egitura eguneratu eta erronka eta behar berrietara egokitzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 2., 5.1, 8., 23., 34. et 35. artikuluak aldatzea. Foru agindu horren bidez departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta ataletik beherako unitateen egitura garatu zen.

Lehena.–2. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

–Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

–Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoa.

–Administrazio Aferetarako Bulegoa.

–Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.”

Bigarrena.–5.1 artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

  1. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

    –Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

    –Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

    –Banakako Arreta Programen Bulegoa.

  2. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

    –Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

    –Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoa.

    –Horniduren Bulegoa.

  3. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren mende:

    –Familia Bulegoa.

    –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

    –Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoa.

    –Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoa.

    –Egoitza Harreraren Bulegoa.

    –Familia Harreraren eta Adopzioaren Bulegoa.”

    Hirugarrena.–8. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “8...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR