13/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 13/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 29an hartutako erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urtarrilaren 19an emandako 4/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposamenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR