13/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuentzat aurreikusitako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 13/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoa garatzeko arauak onesten dituena (erregelamendu hori Edari deribatuentzat aurreikusitako marka fiskalei buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen). 2020ko urtarrilaren 1ean indarra hartu du uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluaren testu berriak, abenduaren 28ko 1512/2018 Errege Dekretuaren bidez onetsi zenak. Horrek berekin dakar etete-araubidetik kanpo zirkulatzen duten edari deribatuen bilgarri edo ontzi guztiek itsatsita eraman behar duten marka fiskalaren eredu berriak onestea, foru agindu honetan ezartzen den bitarteko aldia bukatuta erabili beharrekoak.

Testu berriak aldaketa nabarmenak dakartza zirkulazio etiketa horiei dagokienez. Izan ere, identifikazio kodea toki ikusgarri batean erakusteaz gainera, segurtasun kode elektroniko bat ere erakutsi beharko dute, aukera emanen duena, batetik, segituan egiaztatzeko ea benetakoa den, eta bestetik, marka fiskal bakoitza telematika bidez lotzeko establezimendu hartzailearen datuekin (jardueraren eta establezimenduaren kodea) eta titularrarekin (identifikazio fiskaleko zenbakia).

Eredu berrietan, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak zenbait hobekuntza tekniko sartu ditu dokumentu tinbredun horien segurtasunari eta inprimatzeari dagokienez. Hala, segurtasun kode horien bidez in situ egiaztatzen ahalko da benetakoak ote diren, eta egiaztapen hori kontrol eskumena duten kontrol organoek zein kontsumitzaileek berek egiten ahalko dute, gardentasuna eta fidagarritasuna handiagoak izan daitezen.

Horregatik guztiagatik, kontuan harturik erabaki dela aipatutako marka fiskal horiek segurtasun kontrol elektronikoak eraman behar dituztela, beharrezkotzat jotzen da berariazko foru agindu bat onestea marka fiskal berri horiek arautzeko.

Bestalde, abenduaren 28ko 1512/2018 Errege Dekretuaren bidez aldatu egin zen Zerga Berezien Erregelamenduaren 27. artikulua. Horren ondorioz, kontrol sistema berri bat finkatu zen fabriketatik, gordailu fiskaletatik eta biltegi fiskaletatik egindako bideko salmenten prozeduraren bidez egiten diren eragiketetarako, prozedura berri bat –informatizatuagoa– ezarri baitzen bideko salmentetarako. Sistema berri horrek, besteak beste, ekarri du 511 eredua desagertzea (Bideko salmenta prozeduraren bidez bidalitako produktuak izanik, zerga-tasa murriztua duten produktuen entrega-noten hileko zerrenda). Hortaz, bidezkoa da eredu hori baliogabetzea.

Nafarroak foru agindu hau onesteko duen eskumena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan oinarritzen da. Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Foru Komunitateari dagozkion zerga berezien ordainarazpenean, Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipioak, arau substantiboak eta formalak aplikatuko ditu, eta, zerga berezien arloko arauak eman arte, honakoak aplikatuko dira Nafarroan: Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea, eta Zerga Berezien Erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Edari deribatuentzako marka fiskalak.

1. Uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 26.2 a) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, foru agindu honen I. eranskinean ageri diren marka fiskalen ereduak onesten dira (“Edari deribatuentzako marka fiskalak”).

2. Foru agindu honen I. eranskinean jasotzen diren marka fiskalak edari deribatuen bilgarri eta ontzi guzti-guztietan itsatsi beharko dira, toki ikusgarri batean, atxikita duten segurtasun kode elektronikoa irakurtzeko moduan, eta marka horiek berriz erabiltzeko aukerarik eman gabe.

Establezimendu eskatzaileak eranskin horren 1. edo 2. eredua aukeratzen ahalko du, Zerga Berezien Erregelamenduaren 26. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betez.

2. artikulua. “Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren marka fiskalak eskatzea” izeneko 517 eredua onestea.

1. Onetsi egiten dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR