13/2019 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legea, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA ABENDUAREN 24KO 27/2018 FORU LEGEA, 2019RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

ATARIKOA

Foru legeak bi aldaketa sartzen ditu abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legean, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoan.

Batetik, 9. artikulua aldatzen da (“Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak”), %0,3 handitu daitezen ordainsariak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetan, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan daudenetan, goi-karguduntzat hartzen diren zuzendaritzako kideentzat, 2018ko abenduan lortutako akordioaren ondorioz. Akordio hori 2019ko urtarrilean formalizatu zen, sozietate publikoetako ordezkari sindikalekin, eta baimendua dago Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 18.2 artikuluan.

Bestetik, ikusirik aurkeztu dela foru lege proposamen bat baimentzen duena Nafarroako Foru Komunitateak Osasuna klub atletikoaren aldeko abal bat ematea (2019ko martxoaren 5eko 33. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), bidezkoa da 14. artikuluko 1. eta 3. puntuetan aurreikusitako mugak aldatzea (puntu horiek jorratzen dituzte, hurrenez hurren, Nafarroako Gobernuak gehieneko zer zenbatekotarako ematen ahal dituen abalak eta abal horien gehieneko arriskua), aipatutako foru legearen proposamenean 23 milioi euroko abala ematea baimentzearen ondorioz.

Artikulu bakarra.–2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira, eta ondoren azaldu bezala gelditu:

Bat. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 9.9. artikulua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:

“9.9. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2019an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko soldata gordina, hamalau hilekotan banatuta, 56.688,78 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:

SOZIETATE MOTA KONPLEXUTASUNAREN ARABERAKO OSAGARRIA URTEKO OINARRIZKO LANSARI GORDINA, EUROTAN
D %0 56.688,78
C %10 62.357,65
B %30 73.695,41
%55 87.
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR