13/2018 FORU LEGEA, ekainaren 14koa, 2018ko gastuen aurrekontuan 356.525 euroko kreditu berezia onartzekoa, “Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias SA” (INTIA) entitateari kapital transferentzia bat egiteko, Sartagudako eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egin ditzan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2018KO GASTUEN AURREKONTUAN 356.525 EUROKO KREDITU BEREZIA ONARTZEKOA, “INSTITUTO NAVARRO DE TECNOLOGÍAS E INFRAESTRUCTURAS AGROALIMENTARIAS SA” (INTIA) ENTITATEARI KAPITAL TRANSFERENTZIA BAT EGITEKO, SARTAGUDAKO ETA ORREAGAKO FINKA ESPERIMENTALETAN INBERTSIOAK EGIN DITZAN.

ATARIKOA

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren 2018ko gastuen aurrekontuan “Finka esperimentaletako instalazioak egokitzea” izeneko 720000 71510 6020 414300 partida dago, 500.000 euroko zuzkidura duena.

Inbertsio beharrak detektatu zaizkien finkak Sabaizakoa, Orreagakoa eta Sartagudakoa dira.

Sabaizako finka INTIA SAri laga gabe dagoenez eta Nafarroako Gobernuaren titularitatekoa denez, bertan egin beharreko lanak 6. kapituluko inbertsio bereki gisa tramitatuko dira.

Sartagudako finka Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa da, baina INTIA SAk erabiltzen du; Orreagako finka, berriz, Orreagako Kolegiataren titularitatekoa da eta INTIA SAk erabiltzen du.

Inbertsioen xedea, funtsean, eraikin nagusia berritzea eta instalazioetan beste hobekuntza osagarri batzuk egitea da, Sartagudakoaren kasuan; Orreagakoan, fibrozementuzko estalkiak ordeztuko dira abeltzaintzako nabeetan eta nekazaritzako biltegian. Lanetarako behar den zenbatekoa 356.525 eurokoa da.

Inbertsioak ezin dira hurrengo ekitaldira arte atzeratu, instalazioen egoera txarra da-eta, INTIAk aurkeztutako txostenean jasotzen den bezala.

Horregatik proposatzen da 2018ko gastuen aurrekontuan partida berri bat sortzea, “INTIArentzako kapital transferentzia, Sartagudako eta Orreagako finka esperimentaletan inbertsioak egitekoa”, 720000 71510 7400 414300 kodea izanen duena; eta ondoren, horri 356.525 euroko zuzkidura ematea, kreditu berezi baten bidez.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta aurrekontuan krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat ematekoa.

Aurreko guztiagatik, bidezkoa da foru lege hau onestea, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta.

  1. artikulua. Aurrekontuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR