12E/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Leitzako udal planeamenduaren aldaketa, helburua duena 6.459 m²-ko eremu bat gehitzea espazio publikoaren sistema orokor berri eta berdegune gisa, Leitzako Udalak sustaturik. Eremu hori Leitzako 1. poligonoko 205. eta 206. katastro-lurzatiek eta mendebaldean mugakide den bide publikoaren zati batek osatzen dute.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

35. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 12E/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Leitzako udal planeamenduaren aldaketa, helburua duena 6.459 m²-ko eremu bat gehitzea espazio publikoaren sistema orokor berri eta berdegune gisa, Leitzako Udalak sustaturik. Eremu hori Leitzako 1. poligonoko 205. eta 206. katastro-lurzatiek eta mendebaldean mugakide den bide publikoaren zati batek osatzen dute. Leitzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da 6.459 m²-ko eremu bat gehitzea espazio publikoaren sistema orokor berri eta berdegune gisa, hiri parke gisa erabiltzeko, aire zabalean jostatzeko elementuak jarrita. Eremu hori Leitzako 1. poligonoko 205. eta 206. katastro-lurzatiek eta mendebaldean mugakide den bide publikoaren zati batek osatzen dute, Inguruartea alderdian.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 128E/2020 Ebazpenaren bidez, aldaketa honi buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, eta bertan adierazi da ez duela eragin nabarmenik ingurumenaren gainean.

Ebazpen hori 2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Leitzako udal planeamenduaren aldaketa, helburua duena 6.459 m²-ko eremu bat gehitzea espazio publikoaren sistema orokor berri eta berdegune gisa, Leitzako Udalak sustaturik. Eremu hori Leitzako 1. poligonoko 205. eta 206. katastro-lurzatiek eta mendebaldean mugakide den bide publikoaren zati batek osatzen dute.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR