126E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Osasun kontseilariak emana, farmazia bulegoak ituntzeko baldintzen esparru-akordioa onartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legeak, 30. eta 32. artikuluen artean araututakoaren arabera, ituntzeko baldintzak ezartzeko erabiltzen ahalko den prozedura ezarri, eta 28. artikuluak aipatzen duen Farmazia Laguntzarako Batzordean hori prestatzeko tramiteak finkatzen ditu.

2001eko otsailaren 12an adostutako akordioaren bidez, Nafarroako Gobernuak zehaztu zuen aipatutako Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordearen osaera; bere bilkura eratzailea 2001eko otsailaren 21ean izan zen.

Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordearen 2017ko abenduaren 19ko bilkuran, beste gai batzuen artean, onetsi zen, Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, farmazia bulegoak ituntzeko baldintzen esparru-akordioaren Azpibatzorde Negoziatzailea osatzea; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkariak diren Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeko hiru kidek eta horren barnean farmazia bulegoa duten farmazialarien ordezkarien artean aukeratutako hiru kidek osatzen dute.

Azpibatzorde Negoziatzaileak zenbait bilera egin ditu 2018ko urtarrilaren 16tik azaroaren 7ra bitartean. Azken data horretan, lana bukatutzat eman zuen, esparru-akordioaren testuaren proposamen bat formalizatuz; negoziaketetan parte hartutako bi parteek erabateko adostasuna adierazi zuten. Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeko lehendakariari igorri ondoan, batzordea aurtengo martxoaren 14an bildu eta hurrengo akordioak adostu ziren:

  1. Esparru-akordioaren proposamena jasotzea; Azpibatzorde Negoziatzailean horri buruzko erabateko adostasuna izan zen.

  2. Esparru-akordioa Osasun kontseilariari igortzea, onartua eta argitaratua izan dadin.

Dagoeneko aipatutako 12/2000 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR