125/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, “Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen hiru hilez behingo aitorpen informatiboa” izeneko 179 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 125/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, “Etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen hiru hilez behingo aitorpen informatiboa” izeneko 179 eredua onesten duena. Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, 62 ter artikuluan, informazio betebehar bat ezartzen du etxebizitzen erabilera turismorako lagatzean bitartekari lanetan aritzen diren pertsona edo entitateentzat –zehazki, “elkarlanerako plataforma” deitzen direnentzat–: etxebizitzen erabilera turismorako lagatzearen berri eman behar dute.

Hala ere, artikulu horren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, honako hauek ez dira jotzen etxebizitzen erabilera turismorako lagatzetzat: etxebizitza errentamenduak, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legean definituta dauden bezala, bai eta etxebizitzaren zati baten azpierrentamendua ere, lege horren beraren 8. artikuluak aipatzen duena; alojamendu turistikoak, beren araudi berariazkoak araututakoak; ondasun higiezinak txandaka ustiatzeko eskubidea, eta Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 5. artikuluko erabilerak eta kontratuak, honako hau salbuetsita, hain zuzen, informazio betebehar berriaren xede diren lagapenak izateagatik: etxebizitza jantzi eta hornitu bat, berehala erabiltzeko moduan dagoena eta eskaintza turistikoko kanaletan merkaturatu edo sustatzen dena, osorik eta aldi baterako erabiltzeko lagatzea, lagapen hori irabazi-asmoarekin egiten denean, nahiz eta bere araudi sektorialaren ondoriozko berariazko araubidearen pean egon.

Foru agindu honen helburua da horretarako aitorpen eredua onestea, baita eredua aurkezteko modua, epea eta tokia ere, eta informazio betebehar berri hori betetzeko gainerako datu garrantzitsuak ere bai.

179 eredua hiru hilabetean behin aurkeztuko da, urteko hiruhileko natural bakoitza bukatu eta hurrengo hilabete naturalean. 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak ezartzen duenez, zerga arloko eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, behar den aitorpenaren eredua eta aurkezteko modua, epea eta tokia onetsiko dira, bai eta informazioa emateko betebeharra, artikulu honetan jasotzen dena, betetzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ere.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR