124E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoaren osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 124E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoaren osaera aldatzen duena. Urtarrilaren 31ko 27/1994 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ospitaleko Epaimahai Medikoaren eskumenak Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari transferitu zitzaizkion, eta ezintasun egoerak ebaluatzeko prozedura arautu zen. Arau horretan sortu zen Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoa.

Foru Dekretu horren 4.2 artikuluak xedatzen du epaimahaiburuak eta hiru epaimahaikidek osatuko dutela Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoa. Halaber, xedatzen du epaimahaikideak hiru mediku espezialista izanen direla, Osasuneko kontseilariak izendatuak, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren zuzendariak proposatu eta gero. Horietako bat epaimahaiaren idazkaria izanen da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak informatu du Víctor Peralta Martín jaunak bere borondatez kargua utzi duenez gero (Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoaren kide izendatu zuten), beharrezkoa dela osaera aldatzea. Hori horrela, María García...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR