124E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, oinarriak onesten dituena aplikatu beharreko prozedura ezartzearren laguntzak ematean Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 124E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, oinarriak onesten dituena aplikatu beharreko prozedura ezartzearren laguntzak ematean Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. Nafarroan ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak 2006an sortu ziren, jada desagertuta dagoen Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak eskatuta. Haren 2005eko txostenean ohartarazi zuen behera ari zirela, oro har, Nafarroako telebistek beraiek ekoizten dutenaren ehunekoak.

Laguntza hauen xedea da, beraz, Nafarroako Foru Komunitatean ekoizpen berekiak eta herritarrentzat interesgarriak diren programa gehiago izan daitezela, programazio horrek onura soziala baitakarkie Nafarroako bizilagunei.

Hortik aurrera, urtero tramitatu dira LTD lizentzia duten telebistentzako laguntza horiek, dela izendapen bidez, dela norgehiagokako araubideko deialdien bidez. Eta urtero onetsi dira laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak.

2017an, gainera, berritu egin zen dirulaguntzen deialdi hori, eta laguntzak Europako araudira egokitu ziren, zehazki 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikulura eta I. kapitulura. Erregelamendu horren bidez, laguntzen kategoria jakin batzuk bateragarritzat jotzen dira barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Eta Europar Batasuneko araudiaren zuzenbidezko berme horri jarraituz egin dira orduz geroztik deialdiak.

Aurreko ekitaldietako esperientzian oinarrituta, bidezkotzat jo da oinarri arautzaile egonkorrak ematea laguntza horiei, eta horretarako onesten da foru agindu hau. Ekitaldi bakoitzeko aurrekontuko aurreikuspenak aintzat harturik, urtero epe bat irekiko da eskaerak tramitatzeko, foru agindu honen aurreikuspenak betez ebatziko direnak. Aldaketa horrek berme juridiko handiagoa ematen die Nafarroako LTD operadoreei, eta, aldi berean, urteroko deialdien tramitazioa eta ebazpena errazten du.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta erabiliz Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura onesten duen abuztuaren 7ko 22/2019 Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Oinarriak onestea aplikatu beharreko prozedura ezartzearren laguntzak ematean Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

2. Argitara ematea foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 28an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da aplikatu beharreko prozedura ezartzea laguntzak ematean Foru Komunitatean ikus-entzunezko edukiak ekoizteko jarduerei, gero Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek emititzeko.

Ikus-entzunezko edukiak Nafarroako hizkuntza ofizialetako edozeinetan eginen dira eta haien helburua izanen da Foru Komunitateko ikus-entzunezko kulturaren eskaintza oparoagoa izatea.

Laguntza hauetatik kanpo gelditzen da Nafarroako telebistetako informazio-programazioa.

2. oinarria.–Laguntzen aurrekontua eta intentsitatea.

Laguntzak dirulaguntza gisa ematen dira, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan adierazitakoaren arabera, zeinetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria ezartzen diren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Diruz lagungarriak diren kostuen %50 izanen da ikus-entzunezko lanen produkziorako laguntzen intentsitatea.

3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Lurreko Telebista Digitalaren emanaldietarako Nafarroako Gobernuak ematen dituen lizentzia pribatuen titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta, oinarri arautzaile hauen babesean onetsitako deialdietako eskaerak aurkezteko epean, emanaldiak eskaintzen badituzte lizentzia eskuratzeko bete behar zituzten baldintza teknikoen eta programazioari dagozkienen arabera.

2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako inguruabarren bat duten entitateei.

3. Deialdi hau ez da aplikagarria izanen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresentzat, laguntza ilegal eta barne-merkatuarekin bateragarria ez dena deklaratu zaienentzat, ezta aipaturiko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18) artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzat ere.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira dirulaguntzaren xedeko jardueraren ezaugarriekin bat heldu diren gastuak.

2. Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak: zuzeneko gastuak (langileenak barne), zeharkako gastuak eta ondasun inbentariagarriak amortizatzeko gastuak.

3. Ikus-entzunezkoen ekoizpenaren emanaldiari lotutakoak jotzen dira zuzeneko gastutzat, ikus-entzunezko edukiak sortzeko beharrezkoak diren langileenak barne. Zuzeneko gastuen kasuan (langileenak barne), onuradunak gastu hori erabiltzen badu dirulaguntzaren xede den programazioa ez ezik beste programazio bat ere ekoizteko, diruz laguntzen den proiektuan benetan erabilitako denbora zati proportzionalari dagozkion gastuak baino ez dira egotziko.

4. Deialdi honetan azpikontratazioa egiten ahalko da. Ikus-entzunezkoak ekoizteko jardueren gauzatzea edo ikus-entzunezko edukiak ekoizteko beharrezkoak diren beste lan osagarri batzuk azpikontratatu ahal izanen dira. Kasu horietan, diruz lagungarriak diren gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

5. Langileen gastuak (plantillarenak edo azpikontratazio bidez diruz lagundutako programaren ekoizpenera atxikitakoak) ezin izanen dira izan enpresaren hitzarmenetan edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR