123/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 111/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, horien artean Osasun Departamentuarena.

Abuztuaren 24ko 134/2011 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 5ean emandako 111/2013 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuak proposatu du zerbitzu horri atxikitako bulegoetan aldaketa bat egitea, bulego administratiboak izaera teknikoa duen bulegotik hobeki bereizteko, eta lan kargak egokiago berrantolatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. kapitulua

Egitura orokorra

Artikulu bakarra.–Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Osasuneko kontseilariaren 111/2013 Foru Agindua aldatzea.

Bat. 4. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“4. artikulua. Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoa.

Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

  1. Gastuen kontrola, fakturen tramitazioa eta ordainketen jarraipena.

  2. Miguel Servet Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren kontrol ekonomikoa.

  3. Inbertsioen tramitazioa eta kontratazio publikorako prozeduren jarraipena.

  4. Eduki ekonomikoa duten ebazpenak prestatzea.

  5. Zerbitzuak kudeatzen dituen espedienteen eta artxibo nagusiaren kontrola eta jarraipena.

  6. Herritarrei arreta ematea.

  7. Ekipamenduaren eta instalazioen mantentze eta zainketa lanak eta haien inbentarioa kudeatzea.

  8. Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa.

  9. Zerbitzu orokorretako langileen koordinazioa.

  10. Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaritzari eta Berrikuntza eta Ebaluazio Atalari sostengua ematea”.

    Bi. 5. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

    “5. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

    Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

  11. Irakaskuntza Planaren eta prestakuntza arloko laguntza, diru-laguntza eta hitzarmenen administrazio kudeaketa: etengabeko prestakuntza, bilera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR