122/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 122/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena. ZIOEN AZALPENA

    Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen bidez, Nafarroako Estatistika Kontseilua sortu zen, Nafarroako estatistika sisteman parte hartzeko eta kontsultatzeko organo gisa.

    Foru lege horren azken xedapenetako hirugarrenarekin bat, Gobernuak kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onetsi zuen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren bidez.

    Ikusirik Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean egindako aldaketak, beharrezkoa da Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendu berri bat onestea, egitura parte-hartzaileago batera egokitu behar baita.

    Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

    DEKRETATZEN DUT:

    Artikulu bakarra.–Erregelamendua onestea.

    Onetsi egiten da Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua. Testu hori ondotik erantsi da.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

    Foru dekretu honek indarra hartutakoan, indarrik gabe gelditzen dira urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena, eta foru dekretu honetan xedatutakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

    Azken xedapenetako lehena.–Arauak emateko gaikuntza.

    Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honen bidez onesten den erregelamendua bete, gauzatu eta garatu dadin.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2021eko abenduaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

    NAFARROAKO ESTATISTIKA KONTSEILUAREN ANTOLAKETAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA

    1. KAPITULUA

    Izaera eta eremu funtzionala

  2. artikulua. Xedea.

    Erregelamendu honen xedea da Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea. Horrenbestez, kontseilua Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean, erregelamendu honetan eta, osagarri gisa, aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz zuzenduko da.

  3. artikulua. Egoitza.

    Kontseiluak Nafarroako Estatistika Institutuaren helbidean izanen du egoitza.

  4. artikulua. Baliabideak.

    Nafarroako Estatistika Institutuak emanen dizkio Kontseiluari behar bezala funtzionatzeko behar dituen baliabideak.

  5. artikulua. Eginkizunak.

    Kontseiluak aholkularitza, parte-hartze eta proposamen eginkizunak beteko ditu Nafarroako estatistika sistemaren jarduerei eta proiektuei dagokienez, eta zehazki:

    1. Nafarroako estatistika planen eta estatistikako urteko programen proposamenak onestea.

    2. Nahitaezko ebaluazio txostenak egitea Nafarroako estatistika planen nahiz estatistikako urteko programen helburuen betetze mailari buruz.

    3. Gomendioak ematea estatistika-unitateen eta informatzaileen arteko harremanei buruz, batez ere sekretu estatistikoaren aplikazio praktikoari buruz.

    4. Txostenak egitea Nafarroako Gobernuak edo Kontseiluko edozein kidek estatistikaren arloan eskatzen duen edozein gairi buruz.

    1. KAPITULUA

    Kontseiluaren antolaketa eta osaera

  6. artikulua. Organoak.

    Hauek dira Kontseiluko organoak:

    1. Osoko Bilkura.

    2. Batzorde Iraunkorra.

    3. Talde tematikoak.

    4. Lantaldeak.

  7. artikulua. Osoko Bilkura.

  8. Honako hauek osatzen dute Osoko Bilkura:

    1. Burua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra.

    2. Buruordea, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria.

    3. Idazkaria, Nafarroako Estatistika Institutuari atxikita dagoen pertsona bat, institutuko zuzendariak izendatua.

    4. Kideak, unitate, erakunde edo elkarte hauen ordezkariak:

    –Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren ordezkari bat, kasuan kasuko departamentuko estatistika organoko edo estatistika batzordeko kidea izanen dena, 11/1997 Foru Legean zehaztuta dagoen bezala.

    –Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

    –Iruñeko Udalaren ordezkari bat.

    –Estatistikako Institutu Nazionalaren ordezkari bat.

    –Ordezkaritza handieneko enpresa-elkarteen bi ordezkari.

    –Ordezkaritza handieneko sindikatuen bi ordezkari.

    –Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat.

    –Erakunde sozialen bi ordezkari, buruak izendatuak.

    –Estatistika arloko lanbidean nabarmendu diren bi pertsona, buruak izendatuak. Batzorde Iraunkorrak proposatuak.

  9. Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR