122/2015 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Araubideko Foru Batzordeko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Araubideko Foru Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren 3. artikuluak batzorde horren osaera ezartzen du, honela: Foru Komunitateko administrazioaren zazpi ordezkari eta Nafarroako Toki Administrazioaren beste zazpi. Azken horiek toki entitateen elkarte edo federazioek hautatu behar dituzte toki entitateen kideen artean, Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan. Erregelamendu hori urriaren 18ko 277/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 30eko 492/1995 Foru Dekretuaren bidez partez aldatu zen.

Ordezkaritza kargu batzuk berritu dira eta, horregatik, bidezko da Toki Araubideko Foru Batzordeko kide berriak izendatzea.

Hori guztia dela eta,

AGINDU DUT:

  1. Ondoko hauek izendatzea Toki Araubideko Foru Batzordeko kide:

    1. Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak:

      –Isabel Elizalde Arretxea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, lehendakari izanen baita.

      –Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz Toki Administrazioko zuzendari nagusia.

      –Eva García Balaguer Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.

      –Luis Esain Equiza Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea.

      –María Begoña Urrutia Juanicotena Aurrekontuaren zuzendari nagusia.

      –Marta Paternain Remón Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria.

      –Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Nafarroako Toki Administrazioaren ordezkariak (Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan toki entitateen elkarte edo federazioek hautatukoak):

      –Pablo Azcona Molinet, Lodosako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR