12/2020 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, aparteko kreditua ematekoa, haren bidez Iruñeko Abokatuen Elkargoari zuzeneko dirulaguntza bat emateko, espetxe-zuzenbideari buruzko web orri espezializatuaren finantzabide gisa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

148. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 12/2020 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, aparteko kreditua ematekoa, haren bidez Iruñeko Abokatuen Elkargoari zuzeneko dirulaguntza bat emateko, espetxe-zuzenbideari buruzko web orri espezializatuaren finantzabide gisa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, APARTEKO KREDITUA EMATEKOA, HAREN BIDEZ IRUÑEKO ABOKATUEN ELKARGOARI ZUZENEKO DIRULAGUNTZA BAT EMATEKO, ESPETXE-ZUZENBIDEARI BURUZKO WEB ORRI ESPEZIALIZATUAREN FINANTZABIDE GISA.

HITZAURREA

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren aurrekontu-kontsignazioak egokitu beharra dago, Iruñeko Abokatuen Elkargoari zuzeneko dirulaguntza bat emateko, espetxe-zuzenbideari buruz espezializatutako bere web orriaren finantzabide gisa.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte atzeratu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, aparteko kreditu bat emateko foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari.

Era berean, foru lege honek, partida izenduna sortuz, Iruñeko Abokatuen Elkargoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea ahalbidetzen du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

1. artikulua. Aparteko kreditu bat ematea.

18.343,40 euroko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR