12/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 12/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak izendatzen dituena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, funtzionamendu erabat elektronikoa izanen duen administrazio baten alde egin da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentuaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR