12/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2020. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 12/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2020. urterako. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen xede nagusia da herritarren gizarte ongizatea lortzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz. Era berean, foru lege horren xedea da gizarte zerbitzuen sistema bat itxuratzea, halako moduan non bermatuko baita zerbitzuak pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea ziurtatuko dituzten baldintza onenetan ematen direla.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen aplikazio eremua 3. eta 4. artikuluetan zehaztuta dago. Izan ere, artikulu horietan ezartzen da zer den gizarte zerbitzuen sistema eta zeintzuk diren gizarte zerbitzu horien hartzaileak. Bestalde, 6., 7. eta 8. artikuluetan gizarte zerbitzu horien hartzaileen eskubide eta betebeharrak ezartzen dira.

Esparru juridiko horretan, 69. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemakoak diren gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da, zerbitzuok 75. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribaturik egoteaz gain, 70. artikuluan aurreikusitako administrazio baimenak lortzea eta haiei eustea. Baimen horien xedea da baldintza jakin batzuk eta kalitatearen gutxieneko estandarrak beteko direla bermatzea.

Azkenik, aipatu foru legearen 83. artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren aplikazio eremuan dauden entitate publiko eta pribatuek egindako jarduketa guztiak egonen dira gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak Idazkaritza Tekniko Nagusiari esleitzen dio Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoa betetzen den jakiteko kontrola eta ikuskapena egiteko ardura, hau da, ea gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta zerbitzu horien hartzaileek betetzen ote duten lege horretan xedatutakoa. Ikuskapen Atalak ikuskapen planak prestatuko ditu gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuetarako, eta ikuskapen lana kontrolatu eta koordinatuko du. Azkenik, Ikuskapen Atalak gizarte gaien, familiaren eta adingabeen babesaren esparruan foru dekretu horretan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu, bereziki, honako hauek:

  1. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta horien hartzaileek Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoa betetzen ote duten kontrolatu eta ikuskatzea, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

  2. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen baimen administratiboak kudeatu eta tramitatzea.

    Orobat, begiratuko du betetzen direla egoitzetako plazak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioaren agiri arauemaileak eta klausula teknikoak, baita Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroen zerbitzuaren esparru-akordioarenak ere.

    Beraz, hortik ondorioztatzen da gizarte zerbitzuak ikuskatzeko eskumena, aurrean esandako guztiaren arabera, ez dela bakarrik hartu behar zentro eta zerbitzuek baliabideen eta eginkizunen arloan indarreko araudia nola betetzen duten eta zerbitzu-emaileek sinatutako kontratuetako agiri arauemaileak eta klausulak zenbateraino betetzen diren kontrolatzeko eskumen gisa, zeren gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubideak zaindu eta errespetatzen ote diren ere kontrolatu behar baitira.

    Gainera, pertsonek beren beharretarako laguntza egokia, hots, laguntza osoa, espezializatua eta pertsonalizatua jaso dezaten ere zaindu behar du.

    Eta premisa horiek izanen dira Ikuskapen Plan honen jarduketa-lerro nagusien oinarriak.

    2020. urterako Ikuskapen Planak baditu aurreko planarekiko desberdintasun batzuk.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (PAGNA) eta zerbitzu-emaileek sinatutako itunak edo kontratuak eta arauak betetzen ote diren kontrolatzeko ikuskapen lana egiten jarraituko da, entitate horiek Nafarroako Gobernuak finantzaturik ematen dituzten zerbitzuak administrazio kontratugileak ezarritako baldintzei jarraikiz eta hark eskatutako kalitatearekin egiten direla egiaztatzeko.

    Berritasun gisa, egiaztatuko da noraino betetzen diren esparru-akordio honen agiri arauemaileak eta klausula teknikoak eta administratiboak: egoitzetako plazak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioa. Zehazki, aztertuko da ea zerbitzuak ematen dituzten entitateek baduten berdintasun planik eta zer prestakuntza duten alor horretan entitatearen urteko prestakuntza planaren barnean. Orobat, egiaztatuko da noraino konplitzen diren langileen arloko betebeharrak eta ratio orokor lotesleak, eta noraino betetzen diren klausula teknikoak pertsona ardatz duen arretaren eredua ezartzeari dagokionez eta bizitza historiei ekiteari dagokionez, lan metodo gisa eta erabiltzailearentzako arreta pertsonalizatu gisa.

    Aurreko planetan bezala, egiaztatuko da badagoen erreferentziako langilearen figura; baina, aurten, zorroztasun handiagoz aztertuko da, bermatzeko askotarikoa dela figura hori, pertsona ardatz duen arreta ereduan eta banakako arreta planetan oinarrizkoa baita, eta erabiltzaileak hautatzen duela, harekiko duen kidetasuna errespetatuz.

    Esparru horretan, ikuskapen arruntak eginen dira eguneko arretako zenbait zerbitzutan eta hainbat egoitzatan: zaharrei edo adingabeei arreta ematekoak, mendekotasunaren arlokoak, eritasun mentala edo desgaitasuna dutenentzakoak eta gizarte bazterketaren arlokoak. Bereziki azpimarratuko da zerbitzu horiek kudeatzen dituzten entitateek errespetatu behar dituztela erabiltzaileen eskubideak, zehazki, arreta osoa, berariazkoa eta beren beharretara egokitutakoa jasotzekoa eta zerbitzua emateko baldintza guztiak onarpen-kontratuaren bidez ezagutzekoa.

    Zehazki, Ikuskapen Atalak 2019ko Ikuskapen Plana gauzatzeari buruz egindako eskaeren eta/edo ohartarazpenen betearazpena berrikusiko da, bai eta zerbitzu horiek izandako salaketak aztertzean egindako eskaeren eta/edo ohartarazpenena ere. Orobat, egiaztatuko da noraino betetzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR