12/2016 FORU LEGEA, irailaren 19koa, 800.000 euroko kreditu berezia onesten duena, Baluarte Fundazioari mailegu bat emateko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatzeak dakartzan funtzionamendu eta jarduera gastuei aurre egin ahal izan diezaien.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 800.000 EUROKO KREDITU BEREZIA ONESTEN DUENA, BALUARTE FUNDAZIOARI MAILEGU BAT EMATEKO, NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA BEREGANATZEAK DAKARTZAN FUNTZIONAMENDU ETA JARDUERA GASTUEI AURRE EGIN AHAL IZAN DIEZAIEN.

HITZAURREA

Foru lege honen xedea Baluarte Fundazioari mailegu bat ematea da, Fundazio horrek Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatzeak dakartzan funtzionamendu eta jarduera gastuei aurre egin ahal izateko.

Nafarroako Gobernuak Pablo Sarasate Fundazioari azken urteotan egindako diru-ekarpena diru-laguntzak arautzen dituzten hitzarmenen bidez ezarri da, eta haren zenbatekoa kasuan kasuko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan “Pablo Sarasate Fundazioarekiko Hitzarmena. Funtzionamendu gastuak” izeneko kontu-sail izendunean jasotzen da.

Pablo Sarasate Fundazioa 2016ko abuztuaren 31n deseginen da, eta haren jarduerak eta langileak Baluarte Fundazioak hartuko ditu bere gain. Prozesu hori gauzatzeko, Bideragarritasun Plan bat egin da. Plan horretan jasota dagoenez, 800.000 euroko aurrekontu gehigarria behar da Baluarte Fundazioak Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatzeak dakartzan funtzionamendu eta jarduera gastuei aurre egiteko.

Finantzaketa kreditu bereziaren bidez egin beharko da, gastua ekitaldi honetan egin behar delako, batetik, eta, bestetik, Pablo Sarasate Fundazioaren aurrekontuetan jasotako kredituetan ez zegoelako aurreikusirik Baluarte Fundazioak orkestra bereganatzea, ez eta horrek dakartzan kostuak ere.

  1. artikulua.

    800.000 euroko kreditu berezia ematea onesten da, Baluarte Fundazioari mailegua emateko, Fundazio horrek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR