118/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zenbait muga ezartzen dituena prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioen erabilerari dagokionez, zerealen 2022-2023ko kanpainak iraun bitartean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 118/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zenbait muga ezartzen dituena prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioen erabilerari dagokionez, zerealen 2022-2023ko kanpainak iraun bitartean. Landare Osasunari buruzko martxoaren 30eko 4/2007 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez (babes fitosanitariorako baliabideen mugak), arlo horretan eskuduna den departamentuak Estatuko Administrazio Orokorrari proposatuko dio baimendutako produktu bati zenbait muga jar diezazkiola, hura merkaturatzea eta erabiltzea murrizteko edo debekatzeko, baldin eta funtsezko arrazoiak badaude ondorioztatzeko produktu hori gizakien zein animalien osasunerako edo ingurumenerako arriskugarria izan daitekeela; eta egiaztatzen edo arrazoibidez susmatzen bada produktu fitosanitario baten edo babes fitosanitariorako beste baliabide bat erabiltzea arriskugarria dela gizakien zein animalien osasunerako edo ingurumenerako, bidezkoa izanen da produktu horren erabilera aldi baterako etetea edo arautzea.

Nafarroako Foru Komunitatean produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzeko programa ofizialaren esparruan egindako kontroletan atzeman da, 2015az geroztik, prosulfocarb materia aktiboa dagoela olioa ekoizteko bideratzen diren olibetan. Materia aktibo hori ezin da olibondoetan erabili, eta olibetan halakorik badago, elikadura-erabileratik kanpo uzten dira. Egindako kontrolen emaitzak aztertu egin dira, eta ikusi da zein da olibetan atzeman den prosulfocarb horren jatorria: neguko zerealak lantzean materia aktibo hori duten herbizidak erabili ohi dira.

Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen 30.2 artikuluak xedatzen du ezen, baldin egiaztatzen edo arrazoibidez susmatzen bada produktu fitosanitario baten edo babes fitosanitariorako beste baliabide baten erabilera arriskugarria dela gizakien edo animalien osasunerako edo ingurumenerako, bidezkoa izanen dela haren erabilera aldi baterako etetea edo arautzea.

Irailaren 20ko 969/2016 Ebazpenaren bidez debekatu zen, 2016-2017ko zerealaren kanpainan, beren formulatuetan prosulfocarb zuten produktu fitosanitarioak aplikatzea bildu gabeko olibadietatik 100 metro baino gutxiagora, hori beste neurri batzuen artean. Horrez gain, gomendio-sorta bat onetsi zen produktua jitoan ibiltzeagatik ingurua kutsatzeko arriskua saihesteko, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR