118/2015 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean mahastien landaketak arautzen dituzten prozedurak tramitatzeko 2015eko arau iragankorrak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen ditu (MABetarako erregelamendu bakarra). II. zatiaren I. tituluaren III. kapituluaren IV.bis atalaren II. azpiatalean xedapenak ematen dira landaketa eskubideen araubide iragankorrari buruz. Xedapen horiek 2015eko abenduaren 31ra arte aplikatuko dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluarekin bat.

Horrenbestez, 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 85.nonies, 85.decies eta 85.duodecis artikuluekin bat, 2015eko abenduaren 31 baino lehen ematen diren landaketa eskubideak, ekoizleek erabili ez badituzte eta egun horretan balioa badute, baimen bihur daitezke 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hala ere, baimen bihurtzeko eskaerak 2015eko irailaren 15etik aurrera aurkez daitezke, Batzordearen apirilaren 7ko 2015/561 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Exekuzio Erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dira mahastien landaketak baimentzeko araubideari dagokionez.

Nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen dituen urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamendua (MABetarako erregelamendu bakarra) aldatzeko maiatzaren 25ean Kontseiluak emandako 491/2009 (EE) Erregelamenduaren 85.decies artikuluak birlandaketa eskubideak arautzen ditu. Horren arabera, Europar Batasuneko estatuek birlandaketa eskubideak emanen dizkiete mahatsondoak erauzi dituzten ekoizleei; ustiategi berean eginen da birlandaketa, baina zilegi da birlandaketa eskubideak, osorik edo hein batean, estatu bereko beste ustiategi batera eskualdatzea.

Mahastietako ekoizpen ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuaren II. eta VII. kapituluetako xedapenak 2015eko abenduaren 31ra arte aplikatuko dira, uztailaren 31ko 740/2015 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat. Azken honen bidez, mahastietako ekoizpen ahalmena arautu eta abenduaren 19ko 1079/2014 Errege Dekretua (Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzen dituena) aldatzen da.

Uztailaren 31ko 740/2015 Errege Dekretuaren II. kapituluko 3. atalean (mahastien landaketa eskubideak baimen bihurtzea)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR