117/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, non sartu baitira ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 117/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, non sartu baitira ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak. Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa), 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, biak ala biak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpekoak. Lan eskaintza hori 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi du ezen, hautapen probak bukaturik, lanpostu batzuk bete gabe gelditu direla eta berriz eskaintzen ahal direla 2021. urtean. Horregatik, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partzial bat onets dezan, non sartuko baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen bost lanpostu, hain zuzen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu direnak.

Bost lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako, non sartuko baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR