115/2015 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean, titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ordez hauetako bat arituko da aldi baterako:

    1. Ikasketen Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

    5. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

    2. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

    3. Modernizazio eta Araubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR