114/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2021eko lan publikoaren eskaintza onesten duena, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 114/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2021eko lan publikoaren eskaintza onesten duena, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak 19.Bat artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan berean adierazitako irizpideak aplikatuko dira, eta, hala, langileen ordezte-tasa ehuneko 110ekoa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta ehuneko 100ekoa gainerako sektoreetan. Eta 19.Bat artikuluaren 3. apartatuan ezartzen du ezen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza eskumenak dituzten administrazio publikoek lehentasunezko sektore bat osatzen dutela, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostuak zehazteari begira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezte-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen 2021erako lan publikoaren eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 261 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2020ko tasari dagokio, aipatu 11/2020 Legearen 19.Bat. artikuluan ezarri bezala.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposatu diote Nafarroako Gobernuari onets dezan 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, zeinak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 261 lanpostu biltzen baititu.

2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

261 lanpostu horiek hutsik ageri dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR