114/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak zergaren erregulazio berria ezartzeko lanari heldu zion, zerga modernizatu eta eguneratzeko asmoz, egungo egituraren funtsezko arauak bere horretan utzita.

Erreformaren oinarrizko printzipioak hauek dira:

–Sistematizazioa, erraztasuna eta segurtasun juridikoa, arau multzo bakar batean sartuz zergari buruzko xedapen orokor guztiak.

–Lehiakortasuna, ezartzeko askatasuna eta diskriminazio eza, zerga Nafarroako enpresen sektoreari bultzada emateko tresna izan dadin, Europar Batasuneko zuzenbidean jasotako harmonizazio eta koordinazio betekizunak zeharo errespetatuz betiere.

–Tributu arloko justizia, neutraltasuna eta nazioarteko lankidetza, erregulazioak aintzat har dezan enpresen sektorearen errealitatea, askotarikoa eta konplexua baita; halatan, zerga honek zuzentasunez kargatuko du errealitate hori, baina, aldi berean, saihestuko du aplikazioan iruzurrezko jarduketak gertatzea nazioko edo nazioarteko tributu sistemen arteko hutsuneez edo koordinazio akatsez baliatuz.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen onespenak ez du berekin ekarri egiturazko aldaketa eraginkorrak abiatzea zergaren erregulazioan, eta, halere, zenbait aldaketa adierazgarri gertatu dira, erregelamenduaren berrikuspen sakonaren beharra eragin dutenak. Hortaz, foru dekretuaren proiektuaren xedea sozietateen gaineko zergaren erregelamendu berri bat onestea da, haren edukiak foru lege berrira egokitzeko eta hartan jasotako zenbait arau eguneratzeko.

Foru dekretuak honako egitura du: artikulu bakarra, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen.

Artikulu bakarrak sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten du.

Xedapen gehigarriak arauetara bidaltzeak erregulatzen ditu, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako sozietateen gaineko zergaren erregelamenduaz egiten diren aipamenak foru dekretu honetan onesten den sozietateen gaineko zergaren erregelamenduaz egiten direla uler dadin.

Xedapen indargabetzaileak 282/1987 Foru Dekretua indargabetzea xedatzen du.

Azken xedapenetako lehenak ezartzen du aukera egonen dela, aparteko kasuetan, entitate taldearen araubide berezia aplikatzeari uko egiteko, eta azken xedapenetako bigarrenak, berriz, foru dekretuaren indarra hartzea jasotzen du.

Sozietateen gaineko zergaren erregelamenduzko erregulazioak hiru gaikuntzatan du oinarri. Lehenik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6.1 artikuluak ezartzen duenez, tributu arloko erregelamenduak egiteko ahala Nafarroako Gobernuari dagokio. Bigarrenik, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen azken xedapenetako lehenak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak foru lege hori garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu. Horrez gain, 26/2016 Foru Legean gaikuntza asko daude gai zehatzak erregelamenduz garatzeko.

Sozietateen gaineko zergaren erregelamenduak 55 artikulu ditu, 4 titulutan banatuta, xedapen gehigarri bat eta hiru xedapen iragankor.

  1. titulua zerga-oinarriari buruzkoa da eta 11 kapitulu ditu.

  2. kapituluaren gaia sarreren eta gastuen denbora egozpena da. 1. artikulua jasotzen du, kontabilitateko egozpena zerga-egozpenarena ez den beste batean gertatzen den kasua arautzen duena. Kasu horretan, zergadunak frogatu beharko du tributazioa ez dela txikiagoa izan eta, tributazioa txikiagoa baldin bada, kasuko zergaldietako likidazioen zuzenketa eginen da, salbu eta preskribatutako zergaldienak eta egiaztatutakoenak, horien likidazioak irmo bilakatu badira.

  3. kapitulua amortizazioen erregelamenduzko garapenari buruzkoa da, eta bi atal ditu.

    1. atalak ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen amortizazioa arautzen du. Horrela, 2. artikulutik 8. artikulura bitartekoetan zergari buruzko foru legean jasotako amortizazio metodo edo erregela desberdinak garatzen ditu: taulen araberako amortizazioa, portzentaje iraunkorraren araberako amortizazioa, zenbaki digituen araberako amortizazioa, eta Administrazioari proposatutako planaren araberako amortizazioa.

    2. atala kasu berezietako amortizazioari buruzkoa da. 9. eta 10. artikuluetan jasota daude errebalorizatutako elementuen amortizaziorako arauak eta bat-egiteetan, erabateko zatiketetan edo partzialetan eta diruzkoak ez diren ekarpenetan ezarritakoak.

  4. kapituluak finantza errentamenduko kontratuei buruzko zenbait gai arautzen ditu. 11. artikuluan arautzen da aktiboa ondorioekin eraikitzen hasten den unetik aurrera aplikatzeko aukera jakinarazteko prozedura, zergari buruzko foru legeak baimentzen dituen kasuetan.

  5. kapitulua narriadurak eragindako galerak arautzeari buruzkoa da: kreditu arriskuaren estaldura finantza entitateetan. Zergari buruzko foru legearen ildo beretik, 12. artikuluak ezartzen du zuzkiduren kengarritasuna horretarako berariaz emandako araudiarekin bat eginen dela, bai eta sozietateen gaineko zergari buruzko estatuko araudian ezarritakorekin bat ere.

  6. kapitulua zenbait gastu kengarriren mugei buruzkoa da. Horrela, 13. artikuluan, zergari buruzko foru legean ezarritakoa aplikatuz, zehazten da zein den gehieneko zenbateko kengarria garraioko zenbait elementuren balio-bizitzan izandako amortizazioaren, errrentamenduaren edo lagapenaren kontzeptuan, edo errentamendu edo lagapen kontratuaren indarraldian.

  7. kapitulua plan bereziak onesteko prozeduraren erregulazioari buruzkoa da. 14. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan plan bakoitzaren berariazko arauak jasotzen dira, eta 17. artikuluan, berriz, guztietarako onespen prozedura bateratua.

    VII., VIII. eta IX. kapituluetan pertsona eta entitate lotuen arteko eragiketei buruzko gai batzuk garatzen dira. VII. kapituluak (Eragiketa lotuak baloratzeko arauak eta egiaztatzeko prozedura) hiru atal ditu:

    –1. atala. Eragiketa lotuen merkatuko balioaren ezarpena. Bi artikulu ditu (18.a eta 19.a), eta, hurrenez hurren, alderagarritasun azterketa eta kostuak banatzeko akordioetarako baldintzak arautzen dituzte.

    –2. atala. Artikulu bakarra du, 20.a, eta eragiketa lotuen egiaztapenari buruzkoa da.

    –3. atala. Ondare itzulketa. 21. artikuluan garatzen dira eragiketa lotuetan hitzartutako balioaren eta merkatuko balioaren arteko aldeek eragindako ondorioak, zergari buruzko foru legera igorrita, salbu eta ondare itzulketa gertatzen bada eta zergadunak kasuko likidazioa eman aurretik justifikatu badu itzulketa hori.

  8. kapitulua pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketak baloratzeko aurreko akordioei buruzkoa da. Esparru horretan, 22. artikulutik 27. artikulura bitartekoetan aurreko akordio horiek onetsi, luzatu eta aldatzeko prozedura garatzen da. 28. artikuluak, berriz, eragiketa lotuen gaineko akordioa beste zerga administrazio batzuekin egiteko prozedura ezartzen du.

  9. kapituluak eragiketa lotuetako dokumentazioa arautzen du. 29. artikulutik 31. artikulura bitartekoetan dokumentazioaren arloko betebehar orokorrak arautzen dira, baita zergadunaren enpresa taldearenak eta zergadunarenak berarenak.

    Paradisu fiskaletako egoiliarrak diren pertsona edo entitateekiko eragiketetan dauden dokumentazio betebeharrak, 32. artikuluan jasotakoak, X. kapituluan garatzen dira.

    Azkenik, XI. kapituluak aldez aurreko akordioak arautzen ditu, zenbait aktibo ukiezinetatik sortzen diren errenten murrizketa portzentajea ezartzekoak eta haiek baloratzekoak. Horrela, 33. artikulutik 37. artikulura bitartekoetan balorazio akordio horiek onetsi, aldatu eta luzatzeko prozedura ezartzen da, aktibo ukiezinen lagapenak edo eskualdatzeak eragindako errenta murrizketa aplikatzearen ondorioetarako.

  10. tituluko hiru artikuluetan jarduera jakin batzuen garapena bultzatzeko pizgarri diren kenkarien zenbait gai arautzen dira: kenkaria, ikerketa eta garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik; ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuetan parte hartzea; eta kenkaria, produkzio zinematografikoetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatik: ikus-entzunezko lan zailaren izaera.

  11. tituluak bi kapitulu ditu, atxikipenei eta konturako sarrerei buruzkoak.

  12. kapitulua atxikipena edo konturako sarrera egiteko betebeharrari buruzkoa da, eta, esparru horretan, 41. artikulutik 48. artikulura bitartekoetan gai horri buruzko alderdiak jasotzen dira.

    Titulu honetako II. kapituluak konturako ordainketen kenkaria arautzen du. Horrela, 49. artikuluan kenkaria garatzen da, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tributu kuoten konturako ordainketan egiten denean.

  13. titulua araubide bereziei buruzkoa da eta 4 kapitulu ditu. I. kapitulua Espainiako eta Europako interes ekonomikoko taldeen zenbait gairi buruzkoa eta aldi baterako enpresa-elkarteei buruzkoa da.

  14. kapitulua zerga kontsolidaziorako araubideari buruzkoa da. 51. artikuluan araubidearen aplikazioa eta informazio betebeharrak jasotzen dira, zerga kontsolidaziorako araubideari atxikitako entitateen kasuan.

  15. kapituluak honako hauen araubide berezia jasotzen du: bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukaketak eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek egoitza soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. 52. eta 53. artikuluetako gaiak dira, batetik, eragiketa horien jakinarazpenerako prozedura eta haren edukia ezartzea, eta, bestetik, araubide berezia ez aplikatzeko kasuak.

    Azkenik, IV. kapituluak alderdi politikoen araubide bereziaren zenbait gai zehazten ditu. Arlo horretan, 54. eta 55. artikuluetan zehazten da zein diren alderdi politikoen ustiapen ekonomikoak, sozietateen gaineko zergatik salbuetsitakoak, bai eta alderdi politikoek jasotzen dituzten errenta salbuetsiei dagokienez atxikipena edo konturako sarrera egiteko betebeharretik salbuetsirik egotea frogatzeko modua ere.

    Xedapen gehigarri bakarrak aitorpenak aurkezteko eta kudeatzeko kanpoko lankidetza arautzen du.

    Lehendabiziko xedapen iragankorra finantza eragiketa batzuen gaineko zerga-onuren araubide iragankorrari buruzkoa da.

    Bigarren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR