1137/2017 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez 2017. eta 2018. urteetako deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionaleko tresna eta ekintzetako bat da, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 4.1.b) artikuluak ezartzen duen moduan.

Prozedura hori uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan eta abuztuaren 66/2014 Foru Dekretuan arautzen da. Foru Dekretu horren bidez, pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatzen dira.

Prozedura horren ondorioz lortu beharreko egiaztagiriei dagokienez, Lanbide egiaztagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua da aplikatzekoa.

Aurreko deialdietako zenbaitetan izandako esperientzian oinarrituta, behar adina parte-hartzaile lortu ez baita egiaztatzeko prozeduretan, ondorioztatzen da deialdiak denbora mugatu batean eginda zaila dela hura hedatzea interesa izan dezaketen pertsonen artean eta halako prozesuetan nahi baino bizkorrago egin behar izaten direla prozeduraren faseak. Hori dela eta, bidezkotzat jo da beste deialdi mota bat egitea, izena emateko epe iraunkorra duena (hartan, horretarako ezarritako baliabide ekonomikoak agortu arte dago irekita prozedura). Horrela, izan ere, deialdia hobeki hedatuko da eta interesdunen inskripzioa erraztuko du. Halaber, prozedurek epe zabalagoak izanen dituzte, eta, gisa horretan, arreta pertsonalizatuagoa emanen zaie hautagaien beharrei.

Abuztuaren 27ko 66/2017 Foru Dekretuaren 24. artikulua aipatzen den Egiaztapenerako Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta, prozedura iraunkor baten deialdia egin dadin Nafarroako eremuan, 2017an eta 2018an, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako zenbait lanbide gaitasun ebaluatu eta egiaztatzeko.

Azaldutakoari jarraituz, Nafar Lansare–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 10.1. artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean 2017. eta 2018. ekitaldiei dagokien lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako deialdia onestea.

    1. Lanbide gaitasun hauei lotutakoak (3. eranskina):

      –Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak.

      –Sorospena ur instalazioetan.

      –Sukaldaritza.

    2. Enpresa edo gizarte entitateek egindako eta arrazoitutako eskaera baten bidez Egiaztapenerako Batzordeak deialdiari erantsi diezazkiokeen gaitasunei lotuak, gaitasunak Nafarroako Foru Komunitateko zenbait lanbide sektoretarako lehentasunezkotzat jotzen badira.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Hona hemen:

    –Xedea eta aplikazio eremua.

    Ebazpen honen xedea da lan esperientziaz edo bestelako bide ez-formaletatik lortutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko 2017 eta 2018ko deialdia arautzea Nafarroako Foru Komunitatean, 1. eta 2. eranskinetan ezarri diren jarraibideen arabera.

    –Prozedurarako laguntza.

    Egiaztapenerako Batzordeak koordinatuko ditu prozeduraren estrategia- eta antolakuntza-alderdiak.

    Prozeduraren planifikazioan, antolaketan eta kudeaketan, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuan xedatua bete beharko da.

    –Datuen babesa.

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, parte-hartzaileek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko fitxategietan sartuko dira, prozedura honen ondorioz sor daitezkeen onarpen agiriak kudeatzeko eta horien lanketa estatistikoa egiteko.

    Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuen tratamenduari, beren egoera pertsonal zehatzari lotutako arrazoi sendoak eta bidezkoak badituzte.

  3. 175.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuko “Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduren garapena. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 2276 242100 partidaren kargura finantzatuko da, baita 50.000 euroko gastua ere, 2018ko gastuen aurrekontuko “Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduren garapena. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950002 96200 2276 242100 partidaren kargura, edo gaitzen den antzeko partidaren kargura, betiere horretarako kreditu nahikoa badago.

    Prozedura horretan parte hartzeko izendatutako aholkulariek eta ebaluatzaileek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren 90/2015 Ebazpenean ezarritako diru konpentsazioak jasoko dituzte. Konpentsazioak ezin izanen dira 6.000 eurotik gorakoak aholkulari edo ebaluatzaile bakoitzeko eta talde bakoitzeko.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta deialdian jasotako kualifikazioetarako erreferente diren ikastetxe ofizialetara (3. eranskina).

  6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

  7. ERANSKINA

    Jarraibideak

    (Deialdiaren xedeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR