112E/2018 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Sesmako Udal Planaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Sesmako “El Salobral” izeneko eremuan hainbat lurzatiri esleitutako lurzoru urbanizaezinaren kategoria eta azpikategoria aldatzeari buruzkoa; izan ere, babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (oihana-estepakoa) izatetik natura aldetik ustiatzeko balioa duen gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (nekazaritzako produktibitate ertainekoa) izatera igaroko dira. Sustatzailea Borja García Jiménez da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sesmako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Sesmako Udal Planaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Sesmako “El Salobral” izeneko eremuan hainbat lurzatiri esleitutako lurzoru urbanizaezinaren kategoria eta azpikategoria aldatzeari buruzkoa; izan ere, babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (oihana-estepakoa) izatetik natura aldetik ustiatzeko balioa duen gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (nekazaritzako produktibitate ertainekoa) izatera igaroko dira. Sustatzailea Borja García Jiménez da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR